Euskal kultura, Euskara eta Euskal IKT/ak aurkezteko eta erakusteko, arlo desberdinetako ekintza, ikuskizun, jarduereen artean izango dira ekainaren 29 eta uztailaren 10a bitartean Washington D.C.eko National Mallean.
Smithsonian Folklife Festivalean, euskal kultura, gastronomia, berrikuntza, eskulangintza eta historia ekitaldia bisitatzen duten ehun milaka pertsonei erakusteko aukera izango da, baita ekitaldia online bisitatzen duten 40 milioi pertsonei erakusteko ere.
Ameriketako Estatu Batuetan euskal kultura eta izaera ezagutzera emateko aukera interesgarria da. 10 egun horietan zehar Euskadi ordezkatuta izango da Washington D.C.eko National Malleko 12.000 metro karratuko gunean.
Jaialdiak gune berezituak izango ditu [baserria, euskaltegia, frontoia, lantegia, musika eta dantza, ostatua, portua eta Basque Diaspora Groups] eta gune hauetako bakoitzean euskal izaera eta kultura osatzen duten arlo eta gaiak ezagutu eta bizitzeko aukera eskainiko zaie bisitariei. Gune guztietan, aldi berean, ekintzak, hitzaldi eta esperientzi ezberdinak partekatzeko.
Euskadiko ordezkarien artean Irati Anda, Xabi Paia, bertsolariak, JesUs Maria Lazkano, margolaria, JosE Francisco “Kinku” Zinkunegi, euskara irakaslea, Errukine Olaziregi, Aitzol Atutxa, Batirtze Izpizua, Nerea Egurrola, Karmele Gisasola, Idoia Etxebarria, Juanan Compañon “Konpa’ eta Juan Maria “Txirpu” Aurtenetxe, kirolariak, Aukeran dantza taldea, Kepa Junkera & Sorginak, Klaperttaŕak, Korrontzi, NOKA eta Mikel Markez, Igor Ozamiz Goiriena eta Gorka Mota, sukaldariak eta Azkue Fundazioko Iurdana Acasuso eta Amaia Ocerin, izango dira Smithsonian Folklife Festivalean.
Folklife Festivaleko Egitaraua
Saioak Connecting Euskara around the World
Diasporak ere izango du presentzia Smithsonian Folklife Festivalean, Saioak Connecting Euskara around the World izenburupean Euskararen gunean, AEBetako diasporakoentzat, bereziki prestatutako saio batzuk izango dituzte. Horietan informazioa, baliabideak, tresnen inguruko trebakuntza jasotzeko aukera izango dute.
Azkue Fundazioaren ekarpena Folklife Festivalera alde batetik, jaialdiko bisitariei euskara eta euskarazko IKTen berri ematea hitzaldi eta lantegien bidez [euskararen errealitatearen inguruko informazioa, interneteko presentzia, datuak, sare sozialak, euskara interneten ikasteko eta sustatzeko baliabideak eskaini eta burutzen diren ekintza desberdinen adibideak aurkeztu].
Eta bestetik, bi norabideko komunikazioa eskeini, Washington D.C.eko National Malletik Euskal Herrira eta Euskal Herritik Washington D.C.ra. alegia, jaialdian bertan gertatzen diren ekimenen berri hedatzea, sare sozial ezberdinen bidez, zuzenean, eta aldi berean, Euskal Herriko eguneroko egoeraren berri jaialdian zabaltzea.
Egunero eduki berezi, atsegingarri eta interesgarriak jaso eta sortuko ditugu. Horretarako erabakiorrak izan daitezken zenbait sare sozial eta plataforma aukeratu ditugu:
Guzti hau lortzeko ezinbestekoa da zuen laguntza, beraz, artikulu honen bidez gonbidatu nahi zaitugu Smithsonian Folklife Festivaleko informazioa hedatzen laguntzea zure sare sozialen bidez. Hurrengo egunetan parte hartzeko irizpideak zehaztu eta argitaratuko ditugu. Eskerrik asko!