Badakizu zeintzuk izan diren azkenaldikp iOS eta Androiderako Apprik arrakastatsuenak? Zertarako erabiltzen dira gehienbat sakelako telefonoetan instalatzen ditugun aplikazioak?
Oraintsu argitaratu den txosten batek azkenaldian bai iOS eta bai Androiderako zeintzuk izan diren Apprik deskargatuenak adierazten du. Hauek izan dira hain zuzen ere:
Ze ondorio atera ditzakegu guzti honetatik eta txostenean aipatzen diren beste datuetatik?
- Deskargatutako Appen %69a aisialdirako erabiltzekoak dira.
- %63,5a sare sozialei buruzkoak eta %56,3a posta elektronikokoak
- %50,5a sare sozialekoak dira eta 45,8a informazio arlokoak dira, baina kasu honetan futbola eta kirol arlokoak nagusiki. %42,7 bapateko mezuak botatzeko balio duten Appei dagokio
- %42,7 lokalizazioarekin harremanatutako Appak dira
- Deskargatutakoen %55a Androideko aplikazioak izan dira; %23a iPhonerako eta %9a WindowsPhonerako
Eta nork deskargatzen ditu aplikazio hauek?
- Esatu espainolean App erabiltzaileen kopurua 12 milioitakoa da
- 2,7 milioi aplikazio deskargatzen dira eguneko
- Estatu espainolean 18 milioi smartphone daude une honetan eta penetrazio indizearen arabera Europako 20. postuan dago
- Sakelako telefonoan internet erabiltzen duen %71a Appak deskargatzen ditu
- Egunean 75 minutuz ibiltzen gara interneten nabigatzen sakelako telefonoen bidez
- Appak erabiltzen dituenaren profila: gizonezkoa; 25-40 urte tartekoa; hiritarra; erdi eta erdi-goi klasekoa; gogokoen dituen aplikazioak egunean behin baino gehiagotan erabiltzen ditu eta 65 App dauzka instalatuta bere smartphonean.
Datuen garapenari dagokionez:
Aurrekoetan osatu diren estadistiken garapena aztertuz, erabilitako gailuen araberako azterketak erakusten du ordenagailuetan deskargatzen direla oraindik App gehienak, baina smartphone eta batez ere tabletetan deskargatutako kopurua asko handitu da: 14,8 milioi 2012ko lehen hiruhilabetekoan eta 18ra igo da hirugarrenean.
Sistema eragileei begira aldaketa nabarmena eman da ere: aurreko hiruhilekoan Androideko deskargak %24a suposatzen bazuten, oraingoan %55era heldu dira; beste sistema eragileen kasuan, ordea, berdintsu jarraitzen dute.
Adi egon beharko dugu, beraz, datozen hilabetetan emango diren aldaketei. Apurka-apurka, Android eta iOS dira bizirik iraungo duten sistemak eta besteak desagertzen joango dira.