Gurekin parte hartu nahi?

Azaroaren 28an Banden Lehiako finala!

logo_BL2014_B rejilla

Ia dena prest daukagu azaroaren 28an Banden Lehiako 6. edizioko finala ospatzeko. Bilborocken izango da, aurreko azken ediziotan bezala eta euskal musikaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu! Gau horretan primeran pasatzeko osagaiak hemen.

Oihan Vega esataria izango da ekitaldiaren aurkezlea. Arratsaldeko 20:00etan hasiera emango dugu ekitaldiari eta berehala lau finalistetako bat oholtza gainera igoko da. Lau taldeek bata bestearen atzetik 20 minututako kontzertua eskainiko digute. Jotzeko hurrenkera arratsalde horretan bertan jakingo dugu, zozketaren bidez suertatuko bai da. Beraz, aukerarik onena, hasieratik bertan egotea eta lau bandak zuzenean ikustea.

Doako ekitaldia izango da.

Late to Scream, Crazy Chaos, Aizkorak zorroztu eta Larregi taldeak dira 2014ko 6. edizio honetako banda finalistak. Beraiek izango dira protagonistak gau horretan eta zuzeneko kontzertuan erakutsi beharko digute irabazleak izatea merezi dutela.

Han izango da publikoa eta batez ere talde bakoitzaren jarraitzaileak, euren talde gogokoen alde botoa emateko. Hau egiteko, talde bakoitzak esleituta izango duen telefono zenbaki batera dei galduak egin beharko dituzte. Dei galdu hauek erabakiaren %40a suposatuko dute.

Beste %60a epaimahaiaren esku egongo da. Bertan izango dira ere Baga-Bigako Ritxi Aizpuru, Juan Sangre Governorseko musikaria, Myriam Garzia musika kazetaria eta Last Tour Internationaleko Zaloa Zabala. Hauek talde bakoitzaren musika, jarrera eta profesionaltasunaren arabera botoak emango dituzte.

Eta botoak eman bitartean, lau finalistek jo ondoren, talde gonbidatuaren kontzertua izango dugu baita ere. Aurten Hesian taldea aukeratu dugu!
Gurekin izango dira euskal musikaren gau honetan eta kontzertu hau taldearen “Hegalak astinduz” disko berriaren aurkezpena izango da Bilbon. Primizian!

Badakizue gainera Hesian taldeak, guk bezala, 2.0 jarrera duela eta kontzertu horretarako track list-a Facebookeko jarraitzaileen laguntzaz osatuko duela? Bai! Zuk aukera daukazu ere kontzertu horretan eskainiko dizkiguten kanten zerrenda osatzeko. Zelan? Taldearen Facebookeko orrian sartu eta adierazi.

Gau horren bukaeran bertan jakingo dugu zein talde izango den Banden Lehia 6. edizioko irabazlea.

Talde horrek hiru sari irabaziko ditu:

  • 2015ean Bilbao BBKLive jaialdian jotzea.
  • 2015ean Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian jotzea.
  • Disko bat ekoiztea.

Sari potoloak, ezta?

Badakizu, euskal musikaz gozatzeko aukera duzu. Aukera paregabea, etorkizuneko talde berri baten lehenengo pausuak berarekin batera bizitzeko aukera!

Animatu eta etorri!

Eta bitartean, hemen Hesianen “Ez etsi” kantaren bideo berria:

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu