Euskararen Etxea

Auzokoa den Intxixu Ikastolako ikasleak Euskararen Etxea bisitatzen!

Intxixu Ikastola

Eguerdi on jarraitzaile!

Aste hau oso berezia izan da, Intxixu Ikastolatik bisita hirukoitza izan dugulako Euskararen Etxean.

Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak hiru taldetan banatu dira eta egun desberdinetan bisitatu gaituzte. Modu horretan, bidaia erosoago egin dugu eta guztiok gozatu ahal izan dugu ekintza ezberdinen bidez.

Euskararen Interpretazio Zentroan Euskararekiko harremana estutu dugu eta ondoren, mediategira joan gara tailertxo baten bitartez hizkuntzan sakontzeko gaur egungo App zein sarean dauden joko batzuen bidez. Primeran pasatu dugu elkarrekin! Izan ere, EuskalPlay tailerrean jolas desberdinetan aritu gara eta ikasleei oso entretenigarria egin zaie goiza.

Horrez gain, Ikastolan musikari atal garrantzitsua eskeini diotenez, Euskal musikaz gozatu genuen, baita interpretazio zentroan Euskal probintzien inguruko abestiak abestu ere!

Mila esker bihotzez Intxixu Ikastola!

Intxixu Ikastola

Intxixu Ikastola

Intxixu Ikastola

Intxixu Ikastola

Intxixu Ikastola

Intxixu Ikastola

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu