Gurekin parte hartu nahi?

Ausar zaitez, salto egin eta sarean jausi! jardunaldia Euskararen Etxean

AZKUE2013_kartela-azkena-web

Datorren ekainaren 14an Jakintza Librearen IV. Jardunaldia ospatuko dugu Euskararen Etxean. Urtero bezala, jardunaldi honek gai bat izango du ardatz.
Iazkoan sarean sortu izan diren egitasmoen berri eman genuen eta aurten aurrera pausu bat emango dugu: ekintzailetzari buruz arituko gara.

Arratsalde bateko saioa izango da eta denetarik izango dugu. Doan eta euskaraz! Artengo lema beraz hau da: “Ausar zaitez, salto egin eta sarean jausi!”

Eta zergatik? Zein helbururekin?

Hasteko, egun bizi dugun egoera sozio ekonomikoa eta lan munduan ematen ari diren gora beherak ikusita  eta batez ere gazteei zuzenduta, beste aukera batzuk bilatu eta aurkitzen animatu nahi ditugulako.

Bigarrenik, norberak bere proiektu bera sortu eta aurrera ateratzeko gai izan daitekeela zabaldu nahi dugulako. Jardunaldian egun baten aukera hori ikusi eta aurrera eramaten saiatu izan ziren beste ekintzaile batzuk ezagutzeko aukera izango dugu eta gurekin beraien esperientzia partekatzeko asmotan etorriko dira.

Hirugarrenez, interneten aukerak badaudela uste dugulako. Eta sareak inoiz baino aukera gehiago eskaintzen ditu lantaldean, cowork formula erabiliz lan egiteko. Muga fisikoak gainditu egiten dira.

 

 

Jarduera beraz guztiz praktikoa izatea da gure asmoa. Eta horregatik mota ezberdinetako jarduerak burutuko ditugu. Hemen daukazue egitarau osoa, baina laburtzeko:

  • Didac lee ekintzailearen hitzaldia
    Gazte-gaztetan sortu zuen bere lehenengo egitasmoa. Orain, oinarri teknologikoa duten ideia berritzaileen Inspirit fabrikaren gidaria da eta FC Barcelonan Teknologia Berrien zuzendaria da.
  • Oinak lurrean. Jauzi egiteko ausardia izan zuten lau ekintzaileekin elkarrizketa
    Ekintzaile ezberdinekin egingo dugu solasaldia eta guztion parte hartzearekin esperientzia ezberdinen istorioak ezagutzeko aukera izango dugu. 
  • Alex Txikonen hitzaldia.
    Alexen lema “Beste era batera” da eta bera saiatzen da gustoko duen bidea egiten; ez besteek aurretik egin izan dutena edo errezena hartzen , baizik eta bera asetzen duena.

 

Eta bestalde, guztion parte hartzea sustatu nahi dugu ere euskararen aldeko egitasmoak asmatzen.
Jakin badakigu euskara mundu digitalean sustatzeko hainbat egitasmo sor daitezkela eta zuetariko askok dagoeneko ideiak asmatu dituzue. Partekatu nahi dituzu gurekin?

Lehiaketatxo formatuan proposatzen dugu jendearen ideien parte hartzea. Aukeraketa fase baten ondoren, ideiarik onenak Euskararen Etxean aurkeztuko dituzte zuzenean jardunaldian bertan. Eta guztion artean aukeratuko ditugu onenak.

Ideia bat daukazu? parte hartu nahi duzu? Hemen Euskara Sarean lehiketako oinarriak.

 

Animatuko zara etortzen? Izena emateko hemen.

Informazio gehiagorako:

Jardunaldiaren egitaraua

Euskara Sarean egitasmo lehiaketaren oinarriak

Euskararen Etxearen kokapena

 

Zabaltzen ere lagundu dezakezu: #AusarZaitez . Eskerrik asko!!!

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu