Euskararen Etxea

Aurten ere zuen zain Euskararen Etxean!

Ave Maria Ikastetxea

Iazkoa izugarria izan da! Euskararen Etxean burutu ditugun ekintzen artean, ia 9000 pertsonek parte hartu dute urte osoan zehar! Aurten ere, makina bat aukera eskeintzeko gogoarekin hasi gara lanean.

Gauzak horrela, ikasturteko lehenengo aste honetan talde batzuk hurbildu zaizkigu bisitan: JB Eguzkitze Meabe IPI (Lemoa), Ave Maria Ikastetxea (Bilbo), Angeles Custodios Ikastetxea (Bilbo) eta Txurdinagako egun erietxea (Bilbo).

Batzuk bisita gidatua egin eta komiki digitalaren lehiaketan parte hartu dute, txikiagoek EuskalPlay tailerra egin duten bitartean. Izan ere, gogoratzen dizuegu bisitak egiterakoan tailer ezberdinak eskaintzen ditugula!

Espero dugu aurten ere elkar ikustea edota talde berriak ezagutzea!

Mila esker eta urte barri on azkenengoz!

 

JB Eguzkitze Meabe IPI

JB Eguzkitze Meabe IPI

Ave Maria Ikastetxea

Ave Maria Ikastetxea

Ave Maria Ikastetxea

Ave Maria Ikastetxea

Angeles Custodios Ikastetxea

Angeles Custodios Ikastetxea

Txurdinagako Egun Zentroa

Txurdinagako Egun Zentroa

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu