Gurekin parte hartu nahi?

Aurrera doa Euskararen Ginkana!

Euskararen-Ginkana-Burua-2015

Euskararen Ginkana lehiaketaren hirugarren astean sartu gara eta aurrera doa. Taldeak dagoeneko martxan eta frogak burutzen!

21 talde ari dira 3.000 euroko saria lortzeko lehian, horretarako astero proposatzen diren erronkak burutuz. Hirugarren proba egiten ari dira dagoeneko euskara, teknologia berriak eta ekologia gaitzat hartuta.
Zortzi galderaz osatutako galdera sorta erantzun behar izan dute lehen proban. Bigarrenean aldiz, Mintzatu.com aplikazioaren bidez euskararen arnasgune diren lekuak identifikatzen aritu dira. Izan ere, biziberrituko badira, hizkuntza gutxituek ezinbestekoak dituzte erabilera gune normalizatuak, hizkuntzak lasai arnas hartzeko lekuak.
Ginkanako talde parte hartzaileei, beraien herri edo eskualdean gune horietako batzuk bilatu eta partekatzeko eskatu zaie, euskarazko zerbitzua eskaintzen duten lekuak jasotzen dituen mapan bateratu ahal izateko.

Euskararen-Ginkana-KARTELA-2015-webgunea

Sei proba burutu beharko dituzte guztira. Horietan puntuazio altuena lortzen duten 4 taldeak pasako dira finalera, eta bertan gainditu beharko dituzte lehiaketaren edizio honetako azken probak. Euskararen aldeko egitasmo bat sustatzeko 3.000 euro daude jokoan.

Euskal Herriko hainbat txokotako izaera ezberdinetako taldeak bildu ditu oraingo honetan ere Euskararen Ginkanak. Euskara elkarte eta taldeez gain, hedabideak, kultur egitasmoak, ikasle taldeak, aisialdian edota hezkuntzan ari diren eragileak eta beste hainbat animatu dira Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak antolatutako proiektu honetan parte hartzera. Guztien artean, euskaraz eta euskararekin dibertitzea da helburua, bide batez aurten proposatutako gaiei buruzko ezagutza zabaldu eta eskura daude baliabideak ikusarazteko.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu