Une egokian txiokatzeak berebiziko garrantzia dauka, irismena baldintzatzen baitu.
Wiselyticsek egindako ikerketa baten emaitzek diotenez, txio bakoitzak 24 minutuko bizia du; denbora hori igaro ostean ikusgarritasuna galdu ohi du. Mozek beste ikerketa bat egin zuen eta hauen esanetan, 18 minutu irauten ditu txio bakoitzak.
Datu hauek egoeraren gutxi gorabeherako ideia bat ematen digute, eta hau kontuan izanda, argi dago ondo pentsatu behar dugula noiz txiokatu, interesatzen zaigun hartzaileengana heldu eta argitalpenak oihartzuna izan dezan.
Hori dela eta, oso interesgarria da erabiltzaile asko dauden momentuetan txiokatzea. Denborarekin, Twitter Analyticsen bitartez ikusiko duzu zure jarraitzaileek noiz irakurtzen dituzten zuk idatzitakoa txioak eta noiz komeni zaizun argitalpenak egitea.
Baina non aurkituko dugu informazio hori?
Joan zaitez Twitter Analyticsen goiko panelera eta egin klik txioen atalean. Ezarri aztertu nahi duzun data eta grafikoen bitartez nahi duzun informazio hori eskuratu ahal izango duzu. Zure esteketan sartutako jende kopuruak, zein bertxio eta atsegiteek zure audientziaren inguruko datuak emango dizkizute.
Zer da zerrenden kontua?
Aspalditik dagoen kontu bat da, ez da ezer berria, baina jende askok ez ditu ezagutzen, ez baita asko landu den gaia. Horren adibide argia da Twitterreko erabiltzaileen %5ak bakarrik erabiltzen dituela zerrenda hauek. Hau kontuan izanda eta gauzak argitzeko, zer dira zehazki Twitterren zerrendak?
Azken finean taldeak dira. Bertan Twitterreko zenbait erabiltzaile batu ditzazkezu, zure interesekoak direnak. Hala, nahi duzun informazioa jasoko duzu, gustoko dituzten erabiltzaileek argitaratzen dutena. Hauek dira zerrenden ezaugarriak:
- Zerrendan sartzen dituzun erabiltzaileak zuk jarraitzen dituzunak edo jarraitzen ez dituzunak izan daiteke. Beti ere kontu pribatua ez badute.
- Zerrendak publikoak edo pribatuak izan daitezke. Publikoak direnak zure kontuan agertuko dira eta bertara gehitzen dituzun erabiltzaileei jakinarazpen bat iritsiko zaie.
- Izena eta azalpena izango dute zerrendek.
- Beste erabiltzaile batzuek zure zerrendak jarraitzeko aukera dute.
Zertarako balio duen jakinda, martxan jartzea besterik ez zaigu falta. Nola sortzen dira?
- Egin klik zure perfilean menuak eskaintzen dituen aukerak ikustego.
- Egin klik zerrendetan.
- Sortu zerrenda berri bat.
- Aukeratu izena zerrendarentzat eta idatzi azalpen labur bat. Ondoren, publikoa edo pribatua izango den aukeratu dezakezu.
- Gorde zerrenda
- Zure Twitterreko zerrendetan dauden txioak ikusteko, joan zaitez zure perfilera eta egin klik Zerrendak izeneko erlaitzean eta aukeratu nahi duzun zerrenda.
Nahiz eta Twitterra asko erabiltzen dugun aplikazioa izan, badugu zer ikasi!