Aholku teknologikoak

Atera etekina mugikorreko kamerari

Kamerarik gabeko mugikorrak iragan hamarkadako kontuak dira. Eta, noski, sakelako bat erosi behar dugunean kameraren kalitateari berebiziko garrantzia ematen diogu. Baina, ateratzen al diogu etekina?

Enfokatu eta argazkia egiteko botoiari emateaz gainera, trikimailu batzuk martxan jarri ditzakegu argazki hobeak ateratzeko.

Hasteko, kameraren aplikazioa irekitzen badugu, HDR funtzioa aktibatu dezakegula –egungo sakelako guztiek duten funtzioa- ikusiko dugu. Zertarako balio du, ordea?

Ohikoa bihurtu da prozesaturiko irudiak ikustea –editaturiko zeru disdiratsuak, adibidez- eta aukera honen erabilera hedatu egin da. Badirudi, ordea, irudiak argitsuago bihurtzeko soilik balio duela, baina ez da hala. HDRak argazki osoan ahalik eta esposizio maila gehien hartu nahi du bere gain.

Funtzio hau aktibatzen dugunean gure mugikorrak hainbat argazki aterako ditu, bakoitza argitasun maila batekin. Ondoren, argazki bakar batean konbinatu eginen ditu. Honekin ez dugu esan nahi emaitza beti bikaina izanen denik, baina zenbait egoeratan funtzionatu dezake. Horretarako HDRa noiz aktibatu jakin behar dugu. Fotografiatu nahi dugun egoerak zonalde oso ilunak –argi gutxidunak- eta  oso argiak –argi gehiegidunak- behar ditu izan.

iphones.ru(r)en bidez

iphones.ru(r)en bidez

Adibidez, argazki honetan HDRa aktibatu gabe eta aktibatuta lortu duen emaitza ikus daiteke. HDRarekin zerua ez ezik, garabia eta belarra ere argiztatuak ikus daitezke. Bi guneen argi kantitatea oso ezberdina bada ere, biak xehetasunez agertzen dira HDR funtzioa erabilita. Hau da, zonalde guztietan esposizioa orekatu bat lortzen da. Argi baldintza egokiak dituen egoera batean, ordea, funtzioak ez du emaitza onik emanen.

Argitasuna ez ezik, kameraren egonkortasunak ere gure argazkiaren kalitatean eraginen du. Argi kantitate urria badago, hobe izanen dugu tripode bat erabiltzea. Egoera batzuetan, aldiz, ezinbestekoa izanen dugu tripode baten laguntza.

Baina ez atzendu; esposizio egokia lortzeko askotan nahikoa izanen da gure kamera edo mugikorra lekuz mugitzea.

 

Guardar

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu