Euskararen Etxea

ATECE Bizkaia auzoko elkartea udan Euskararen Etxea bisitatzen!

ATECE Bizkaia

Kaixo!

Udan bisitan etortzen zaizkigun taldeekin hasi eta aste honetan auzotik ATECE Bizkaia elkartea hurbildu zaigu! ATECEk burmuineko bat-bateko lesioen ondorioz eguneroko jardueren fisiko, neuropsikologiko, meuropsikiatriko, logopediko eta alterazio desberdinetan beharrak dituen kolektiboari laguntzeko sortu eta horretan dihardu 1994tik auzoan.

Euskara eta Euskal kulturan sakontzeko grinarekin heldu, eta haiekin solasean ibili gara Euskararen Etxean, egun zoragarria pasatu dugula Euskararen ingurukoak eztabaidatzen. Izan ere, ikasi eta esperientziak trukatzeko aukera paregabea daukagu talde anitzak etortzen zaretenean.

Ba al zenekiten bisita gidatu pertsonalizatuak egiten ditugula eta doakoak direla?

Baietz zuek hurrengo argazkiko protagonistak izan!

Mila esker ATECE!

ATECE Bizkaia

ATECE Bizkaia

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu