Euskal egitasmoak

Astronomiari buruzko lehiaketa martxan da!

Azken hilabetean Eguzki-sistemak eta bere gorputz nagusiek euskarazko Wikipedian izandako ikustaldi kopurua da. 319 bisita egunero, 500 inguru kurtsoa hasi denetik eskola-egunetan. Wikipedia guztietan garrantzia berezia duten artikuluak dira astronomiari lotutakoak. Hori dela eta euskal wikilariek bi ekimen jarri dituzte martxan hilabete honetan.

Alde batetik, EWKEk Iruñeko planetarioarekin harremana hasi dute astronomiari buruzko gaiak hobetzeko, euskaraz. Bost edizio tailer egingo dituzte ikasturte honetan, eta lehenengoa astronomia gai orokorrei buruzkoa izango da, urriaren 19an, 18:00etan Planetarioan.

Eta bestetik, hilabeteroko lehiaketa jarri dute martxan:

Izena eman eta 300 gai ezberdin dituzu Wikipedian zein Txikipedian lantzekoSari ederra dago gainera: teleskopio semi-profesional bat. Egin behar duzun bakarra idaztea da, bertan dauden artikuluak hobetzea, argazkiak gehitzea edo erreferentziak txertatzea.

Irizpideak:

Astronomiari lotutako 277 elementu ditu, eta helburua ahalik eta gehien hedatzea izango litzateke. Letra beltzez agertzen dira Hezkuntza Programan dauden artikuluak. Horiek nabarmen izaerara heltzea oso garrantzitsua da. Lehiaketan parte hartzeko, artikulu hauek eta Txikipediako izen bereko artikuluak lantzeko aukera duzue.  https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/2018/10/Artikuluak

Puntuak: 

  • 5 puntu orrialde berri bat sortzeagatik (birzuzenketak kenduta).
  • 0,005 puntu gehitutako byte bakoitzagatik.
  • 0,02 puntu gehitutako hitz bakoitzagatik.
  • 100 bonus puntu 1.000 hitz gehitzen bazaizkio orrialde bati.
  • 2,5 puntu erreferentzia berri bat gehitzeagatik eta 1 puntu jada existitzen den erreferentzia bat berrerabiltzeagatik.
  • 5 puntu gehitutako irudi bakoitzagatik (15 norberak igotakoak badira), baina ez da emango 20 puntu baino gehiago orrialde bakoitzean.

Hona hemen  Astronomiari buruz hilabete honetan abiatu duten lehiaketa iragartzeko bideoa:

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu