Laster ikastetxeetako oporrak datoz eta haur eta gazteek denbora izango dute beste jarduera batzuetan aritzeko.
Euskararen Etxean garrantzi handia ematen diogu publiko mota honi eta hauen trebakuntza, sentsibilizazio eta heziketaz arduratzen gara baita ere. Ikasturtean zehar, kultur jardueraz aparte, ikastetxeei zuzendutako Euskararen Interpretazio Zentrora bisitak antolatzen ditugu eta horietan garatzen diren tailer, lantegi eta ikastaroak.
Eta gure arduretariko bat euskara eta teknologia lotzea da; gero eta euskarazko kalitatezko edukiak egotea sarean, euskaldunak trebatzea interneteko baliabideak erabiltzen, gaitasunak garatzeko aukera ematea, interneten euskaldunon sarea osatu eta sendotzea…
Eta horretarako zenbait egitasmo ezberdin jartzen ditugu martxan. Hau guztia azaltzeko aspaldidanik genuen asmo bat beteko dugula aurten eta Aste Santu ondoko aste horretan (apirilaren bigarren astean) programazio ikastaroak burutuko ditugula Euskararen Etxean.
Bi ikastaro ezberdin antolatu ditugu: bata 3D inprimatzen ikasteko, lehenengo pausuak emateko; bestea, Arduino erabiliz, eletronika programagarria izango du ardatz.
3D inprimatze ikastaroa
3D Inprimatze ikastaroan, 3D Sketch-Up modelatze erreminta eta 3D inprimatzaile batek eskaintzen dituen aukerak ezagutu dituzte nerabeek, 10-16 urtetakoentzat diseinatu bai dugu.
Praktikan jarriko dute ikasitakoa eta Minecrafteko pertsonaiak oinarritzat hartuz, xakearen figura ezberdinak sortu eta inprimatuko dituzte.
Ikastaro honek hiru egun iraungo du, apirilaren 8tik 10era eta goizeko ordutegian burutuko dugu. Helburua ikasleek edukiak ondo barneratu eta ikasitakoaren praktikatu ahal izatea denez, sei plazetara mugatu dugu.
Honen inguruan gehiago jakiteko eta izena emateko hemen sakatu.
Robotika ikastaroa Arduinorekin
Nagusiagoak direnak beraien aukera izango dute ere opor hauetan elektronika programagarrian ikasi eta praktikatzeko. 12 eta 16 urteen artekoentzat prestatutako beste ikastaroa hau robotikakoa izango da.
Horrela, ikasleek Arduino erabilita robot txiki bat programatzeko hastapenak egingo dituzte. Lau egunetako ikastaroa izango da hau eta edukia praktikaren bidez ikasiko dute, erronka ezberdinak burutuz.
Interesgarriak, ezta? Izena emateko epea zabaldu dugu eta plazak bete arte edo hilaren 30era arte zabalik izango dugu. esan bezala, plaza gutxi daude, lehentasuna eman nahi izan diogulako ikaslen zerbitzura eta edukiak ondo barneratzeko aukera izateari.
Bi ikastaroak doakoak izango dira ikasleentzat. Euskara eta informatika lotuta, oporrak pasatzeko aukera paregabea!