Egun on!
Astero bezala hona hemen izan ditugun bisiten laburpentxoa. Izan ere, aste honetan ikastetxe asko izan ditugu Euskararen Etxean.
Hasteko, Fatima Ikastetxetik bi talde izan ditugu. Bilbotarrak eta euskara maite dutenak, zoragarria!
Bestalde, Gipuzkoako bi ikastola etorri dira Euskararen Etxea bisitatzera. Alde batetik, Xabier Munibe BHI eta beste alde batetik, Talada BHI. Gipuzkoako bi talde hauek euskararekin duten lotura nabarmendu behar dugu eta momentu oro izan dute euskara ahoan gure Euskararen Etxean.
Bukatzeko, astero gertatzen den bezala zentro batzuetako bisitak jaso ditugu, kasu honetan Basauriko FP-ko bi talde izan ditugu gurekin.
Izugarrizko astea, mila esker etorri zareten guztioi!