Gaur, apirilak 23, Arrasatetik etorri zaigun talde bat eduki dugu Euskararen Interpretazio Zentroan. Helduen Hezkuntza Iraunkorreko zentroko ikasleak ziren eta Euskararen Bidaia erakusketako edukinen inguruan interes handi zeukaten. Batez ere, Euskararen Ahaideak pantailaren azalpenak harritu ditu, euskarak 6000 urte gutxienez dituela jakin dutenean txundituta geratu dira.
Hauxe haien argazkia: