Euskararen Etxea

Arrakasta itzela izan da ukelele ikastaroaren izen-ematea

Ukelele ikastaroa-Darabilbo-Azkue Fundazioa

Ukelelea jotzen ikasteko aukera egongo da Euskararen Etxean maiatzaren 8, 15 eta 22an. Izaskun Canga deustuarra izango da irakaslea eta bere bideo tutoretzak Jo Ukelelea kanalean daude edozeinentzat ikusgai. 15 lagunentzako plaza mugatua dauka ikastaroak, behar bezalako ikasketa klaseak egiteko jarri baitzen muga. Plaza guztiak bete dira iada, eta itxaron zerrenda daukagu.

Ikastaroak eduki du oihartzuh5t-g2O0na hedabideetan eta Izaskuni hainbat elkarrizketa ere egin dizkiote. Hemen Gazte Aukerakoek eginikoa irakurri daiteke eta igandeko Gaur Egunen ere agertu zen deustuarra. Nahieran-en eskegita dagoen bideoan 39:45 minututik aurrera agertzen da.

Hiri Gorrian programan hitz egin zuen eta ostegun honetan EH Zuzenean telesaioan egongo da Izaskun ikusi nahi duen ororentzat. Bihar Berriarako egindako elkarrizketa ere argitaratuko da.

Bestalde, Naiz-en web orrialdean blog bat ere zabaldu du, Youtubeko bere kanalean bezala Jo Ukelelea izenpean. Euskal kanten bertsioak eta tutorialak igoko ditu bertara.

Beraz, espero genuen baina askoz oihartzun handiagoa izan du proposatutako jarduera honek eta asko pozten gaitu, egia esan.

Darabilborekin batera antolatutako ukelele ikastaro hau, ostiralero 19:00etatik 20:30 izango da, hiru astetan zehar. Instrumentu hawaiarra euskal kantuen bidez ikastea da helburua. Bost kanta euskaldun aukeratu dira horretarako, eta horiek jotzen hastea izango da ikastaroan lortu nahi dena: Amets, Peio Joxepe, Sarri sarri, Ikusi Mendizaleak eta Zaindu Maite Duzun Hori.

Klaseetan parte hartzea doakoa izango da eta ez da beharrezkoa musika-tresna aurretik jotzen jakitea. Ikastaroa egiteko ukelele bat erostea ere ez da beharrezkoa, Euskararen Etxean sei ukelele egongo baitira ikastaroan erabiltzeko.

Eta arrakasta ikusita, baliteke udazkenean beste bat antolatzea…

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu