Euskara ingurune digitalean

Armiarma Sarea webguneak itxura berritu du 20. urteurrenarekin batera

Armiarma Sarea euskaldunon liburutegi nazionala izateko sortu zen duela 20 urte Susa argitaletxearen ekimenez. Egun, euskal literaturari buruzko ezinbesteko tresna erreferentziala bihurtu da, hainbat baliabide biltzen baititu. Bada, 20. urteurrenarekin batera, webguneak bere itxura berritu du: home-an, lehenengo begi-kolpean ikusten dira atal guztiak.

Literatur Aldizkarien Gordailua atala sortuz jaio zen Armiarma Sarea, -Susa literatur aldizkaria izan zen argitaletxe biltakatu baino lehen (1980tik 1994ra)-. Horrekin batera, Kritiken hemeroteka abiatu zuten.

20 urteko ibilbide horretan, bestelako tresnak ere garatu dituzte: Literatur Emailuak, literaturaren inguruko albisteen inguruko buletina eta Literaturaren Zubitegia, zeinak askotariko datu andana biltzen duen: idazleen datuak, kritikak eta eguneko efemerideak, besteak beste.

Euskarari ekarriak, Basquepoetry, Klasikoen Gordailua eta Ipuina.eus dira Armiarma Sarean jasotzen diren beste tresna batzuk.

armiarma

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu