Berrikuntza teknologikoak Euskara ingurune digitalean

Sakelako app sinpleak egiten ikasi, programazioa jakin gabe!

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean.

 

Jendea formatzeko asmoarekin jarri da martxan proiektu hau. Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo… Edozeinentzat aproposak dira doako ikastaro hauek; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Sormena, inspirazioa eta berrikuntza eskainiko dizkiete ikastaro hauek bertaratutakoei, mundu digitala ulertzearekin batera.

Hilabetean behin ikastaro bat egongo da. 12 ordu izango ditu bakoitzak, ostiraletako goiz eta arratsalde, eta larunbat goizetan banatuta.

 “Appinventorrekin lanean: sakelako app sinpleak egiten ikasi, programazioa jakin gabe”, da 2018ko hirugarren ikastaro teknologikoaren izenburua.

Sakelako telefono aurreratuek bizitza aldatu digute, une oro ditugu soinean, baina zer irudituko litzaizuke aplikazioak erabiltzeaz gain, sortu ere egingo bazenitu? App Inventor 2 erabiliz, ingurune erraz eta bisual baten bidez, aurretik programazio ezagutza bereziak eduki gabe ere Android gailuentzako sakelako aplikazio politak sor daitezke.
App Inventor instalatzen eta konfiguratzen ikasiko dugu, adibideak ikusiz. Ondoren, hiru aplikazio mota izango ditugu aukeratzeko, zailtasun maila ezberdinekin: oso erraza, erraza eta ertaina. horien artean, bat edo bi garatuko ditugu ikastaroan zehar bakoitzaren erritmoen arabera.

Nori dago zuzenduta ikastaro hau?

Edozeinentzat aproposa da ikastaroa; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Zeinek eskainiko du ikastaroa?

Talaios Kooperatibako kideek eskainiko dute ikastaroa.

Gaiak:

Appinventor aurkezpena
◦ Adibide sinple batekin oinarrizko aplikazio bat nola egin ikasi.
◦ Adibideak ikusi eta probatzeko aukera.
Aplikazioa egiten hasteko tailerra
◦ Aplikazioa definitu eta zein adibideetan oinarrituko den identifikatu.
◦ Aplikazioa egiten hasi.
Aplikazioa amaitzeko tailerra
◦ Aplikazioa egiten jarratu.
◦ Aplikazioen egoera eta aurkezpen txikia.

Datak eta ordutegia

  • Ikastaroa hamabi orduko iraupena izango dute eta hiru saiotan burutuko dugu.
  • Apirilaren, 20an ostirala [goiz+arratsaldez] eta 21ean, larunbata [goizez].
  • Goizeko 10etatik 14etara eta arratsaldeko 15:30etatik 19:30etara.

Ikastaroa doakoa da. Plaza kopurua mugatua da, 12 lagunentzat.

Izena emateko parte hartzaileek inprimaki hau bete behar dute.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu