Euskararen Etxea

App Inventor, aplikazio praktiko eta sinpleak egiteko aukera erraza

Irailaren 25ean, Azkue Fundazioak ondutako ikastaro Teknologikoen baitan, App Inventor-i buruzko ikastaroa egingo da, Euskararen Etxean, Bilbon, doan. Ikastaroa Talaios Kooperatibak zuzenduko du.

App Inventor baliatuz, aplikazio praktiko eta sinpleak sor daitezke, hezkuntzara bideratutakoak, jokoak… gauza asko egin daitezke dispositibo mugikorretan integratzeko. Aplikazio sinpleak direnez, mugatuak dira, baina nahiko ahalmen dute mugikorren oinarrizko beharrizanak betetzeko.

Bada, minutu gutxi batzuetan aplikazio bat sor daiteke. Hasteko, aplikazioa diseinatuko da hainbat elementu aukeratu eta arrastatuz: botoiak, testu kutxak, botoiak, data hautatzailea, irudiak, eta abar. Behin aspektu bisuala zehaztuta, programazio-blokeak erabiliko dira, aplikazioak guk nahi duguna egin dezan.

Hartara, eman izena Appinventor ikastaroan, ingurune erraz eta bisual baten bidez, ets aurretik programazio ezagutza berezirik eduki gabe, sakelako aplikazio politak sor baitaitezke.

app-inventor

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu