Sare sozialak

Aplikazioei menpekotasuna dion gazte baten jarduera soziala

Erlazio birtualak benetazko erlazioak baino kopuru handiagoan izatea, aparailu elektroniko bat beti aldean eraman behar izatea, esnatu berri konektatu behar izatea, edota, loa moztea mezu bat jaso eta irakurtzeagatik dira sare sozialekiko menpekotasuna adierazten duten zenbait jarrera.

 

Askotan, sare sozialetan erlazio birtualak handitzen diren heinean, benetazko erlazioei, familiarekin edo lagunekin garatzen ditugunei, denbora lapurtzen die. Eta horrela, gero eta handiagoa bihurtzen da, psikologo baten esanetan, komunikazio birtualari eskeinitako denbora, benetazko erlazioen kaltetan.

Beraz ez da arraroa jadanik desoreka psikologikoak existitzea menpekotasun honen inguruan: cibermareo, nomofobia, menpekotasunak edo cibercondria. Eta gainera, pertsonaren adina eta heldutasun maila kontutan izanda, beste arazo batzuk sortzen ari dira: lo egiteko arazoak, estresa, antsietatea, depresioa edota esquizofrenia. Sare sozialek eta aplikazioek komunikazio erreminta bat izan behar dute, ez bizitza guztiz mugatzen diguten tresnak.

Aurreko urtean, Eustaten ikerketa honen arabera, 15 urte baino gehiago dituztenen artean, Euskal Autonomi Erkidegoan, %97,9a internet erabiltzailea da, eta egunero konektatzen da. Telefono mugikorra jadanik Euskal Autonomi Erkidegoan etxeen %92,4an dago eta 15 urtekoen artean %95,6ak dauka telefono mugikor edo smartphone bat.

Horrek esan nahi du gazteen artean smartphonen erabilera eta aplikazio zein sare sozialen erabilera oso hedatuta dagoela, eta askok hauekiko menpekotasuna dutela edo izango dutela argi uzten dute osasun arloko profesionalek.
Infografia honetan gazte baten eguneroko aktibitatea sarean agertzen da, Estatu Batuetako gazte baten aktibitatea da ikus daitekeena baina ondo azaltzen du zein momentuetan, nola eta zertarako erabiltzen dituzten aplikazioak eta sare sozialak. Eta zuk, horrelako pertsonarik duzu zure inguruan??

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu