Euskararen Etxea

Animatu zaitezte Euskararen Etxera!

Ander Deuna Ikastola

Ikasturtea martxan dago, eta berarekin bisita mordoak. Ikasturte berri honetarako erretserba ugari jasotzen ari gara, baina zeuena falta zaigu!

Dakizuen bezala, Euskararen Etxean Euskararen inguruko museo bat daukagu eta horren inguruan lotzen ditugu bisitentzako hainbat tailer. EuskalPlay txikientzako, Komiki Digitalak nagusientzako edota IKTak erabiliz gai ezberdinetan heziketa lantzen dituzten beste ekintza batzuk.

Aste honekin bukatzeko, Sopelatik urtero etortzen zaigun Ander Deuna Ikastola izan dugu protagonista. LH 4.ko bi talde hurbildu dira eta bisita gidatuaz aparte EuskalPlay tailerra aukeratu dute! Dena doain noski!

Ez itxaron! Animatu eta eskatu programaketa bereziren bat telefonoz zein interneten bidez!

Mila esker etortzen zareten guztioi!

Ander Deuna Ikastola

Ander Deuna Ikastola

Ander Deuna Ikastola

Ander Deuna Ikastola

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu