Berrikuntza teknologikoak

Android euskara itzultzen lagunduko duzu?

Irailaren bukaeran euskal erabiltzaile talde batek #AndroidEuskaraz lantaldea martxan jarri zuen. Hauen helburua Android Jelly Bean 4.1.1. azken bertsioa ahalik eta arinen euskaratua izatea eta itzulpenak Google-eko proiektuan txertatu ahal izatea da.

Android euskaraz

Android sistema eragilea era ofizialean euskararik gabe dator. Talde honek itzulpena eskatzeko eman beharreko pausuak ikertu eta azkenean jakin izan zuten Google-eri itzulpena eginda bidali behar zaiola. Ondoren, Google-ek ofizialki onartzen badu itzulpena, mugikor fabrikatzaileen esku geratzen da beraien mugikorretan gure hizkuntza gehitzea ala ez.

Beraz, buru-belarri hasi zen lantaldea itzulpena egiten. Egitasmoa aurrera doa eta urriaren hasieran bazeuzkaten bukatuta Androideko zenbait aplikazioen itzulpenak. Gure Facebook eta Twitterreko kontuen bidez honen berri eman genizuen ere bai.

Pasaden astean jakin izan dugu sistema osoaren %91a jada itzulita dagoela eta %27a onartuta.

Zer egin behar da orain? Itzulpen horiek guztiz bukatutzat emateko zuzentzaileak behar dira.

Androiden itzulpenaren egoera

 

Itzulpenen kudeaketa antolatzeko egitasmoko webgunean argi azaltzen da nola egin.
Eta informazio gehiago emateko eta erabiltzaileek itzulpenetarako sistema nolakoa da ikus dezagun itzulpenen bideo gida ere eskaintzen digute:

Android euskaratzeko sistema from Tutoreus on Vimeo.

Hizkuntz aditua zara? Informatika edo programazio arloan ezagutza duzu? Animatu eta lagundu Android euskaraz izan dezagun!!

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu