Euskararen Etxea

Ander Deuna Ikastolako gazteak Euskararen bidaia egiten!

Ander Deuna Ikastola

Pasa den asteko ostiralean, Urriaren 17an hain zuzen, Ander Deuna Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak izan genituen Euskararen Etxean.

70 gazte inguru zirenez, bi taldetan banatu ginen. Lehenengo taldea goizeko 10etan ezagutu genuen eta bigarren taldea eguerdiko 12etan.

Lehenik eta behin, Euskara eta euskaldunoi buruzko bideo labur bat ikusi genuen gazteak oso adi egon zirelarik. Bideoa bukatutakoan, Euskararen bidaiari ekin genion Euskararen Interpretazio Zentroan barrena. Honen ostean, EuskalPlay-k eskaintzen dizkigun jolas desberdinetan aritu ginen Euskaraz eta teknologia berriez gozatuz. Topera aprobetxatu genuen goiza!

Hona hemen Ander Deuna Ikastolako gazteak:

 

Ander Deuna Ikastola

 

Ander Deuna Ikastola

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu