Amazon erraldoiak zerbitzu berezia eskaintzen du, internet bidez egindako erosketak ordaintzeko bere plataformaren kontuaren bidez. Amazon Pay deitzen da eta gaurtik aurrera gurean dago baita ere. Oraingoz 50 enpresek eskaintzen dute aukera, baina kopuru honek laster gora egingo du. Ordaintzeko sistema honek abantailak baditu. Ezagutu nahi?

Amazon, interneteko erraldoiak, ordainketak egiteko Amazon Pay sistema zabaldu du gurean. Honen bidez, askoz eroso eta errazagoa da internet bidezko erosketak ordaintzea. PayPal-eri konpetentzia egiteko heldu da. Dagoeneko munduan zehar 170 herrialdetan aukera dago Amazon Pay erabiltzeko eta 33 milioi erabiltzaile baino gehiagoren bermea eskaintzen du.
Zer eskaintzen du Amazon Pay-k?
PayPal-en antzekoa da: internet bidez egiten diren ordainketak Amazon kontuaren bidez ordaindu daitezke. Horrela, plataforma horretako saioa zabalduz, bezeroak (guk, erabiltzaileok) modu azkarragoan egingo ditugu ordainketak. Gainera, ez ditugu gure datu pribatuak eskaini behar izango. Ezta kreditu txartelaren zenbakia ere sartu behar izango. Beraz, Amazon Pay bitartekaria izango da: edozein webgunearen bidez bertan izena eman eta kontua sortu gabe erosketak egin ahal izango duzu, zure Amazon-eko kontua erabiliz.
Orduan, nola egingo da?
- Aukera hau eskainiko duten webguneek klik egiteko botoia izango dute.
- Amazon.es-eko kontuarekin saioa hasteko datuak sartu (posta elektronikoa eta pasahitza).
- Eskaerak zuzenean hartuko ditu gure ordaintzeko datuak (Amazon-eko kontutik).
- Eta bidalketarako datuak automatikoki hartuko ditu ere.
Non eros daiteke Amazon Pay-ren bidez?
Une honetan oraindik ez dira asko aukera hau estatuan eskaintzen duten enpresak, baina datozen astetan kopurua hazi egingo da. 50 enpresa dira hasieratik Amazon Pay-ren bidez ordainketa egiteko aukera eskaini dutenak. Horietatik handi eta ezagunena, Vueling. Honek estrategikoki eskaini du baliabidea eta berria hedatu du, Europan lehenengoa dela adieraziz.
Salmenta elektronikoko enpresei laguntza
Amazon Pay-ren bidez ordaindu ahal izateko, lehenengo salmenta elektronikoa eskaintzen duten web guneek aukera eman behar digute, martxan izan behar dute baliabidea. Lan honetan laguntzeko, Amazonek eskuliburua eta informazioa eskaintzen die.
Beraz, salmenta elektronikoa egiten duen enpresa batekoa bazara eta baliabidea gaitu nahi baduzu, pausu hauek jarraitzea besterik ez duzu.