Sare sozialak

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean aldarrikapena Meme-en bidez

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da otsailaren 21ean, UNESCOk proposatuta. Urtero, Rising Voices erakundeak hizkuntza aniztasuna adierazteko aldarrikapena egiteko deialdia egiten du eta, sarritan, hau ekintza zehatz baten proposamenarekin dator jantzita. Aurten ere horrela da eta proposatzen diguten erronka hauxe da: norberaren Ama Hizkuntzan memeak sortzea eta sarean partekatzea. Guk bat egin dugu eta hemen doaz gureak eta zuk ere bat egin nahi baduzu jarraitu beharreko pausuen azalpena.

 

Ama Hizkuntzaren Eguna munduan zehar aniztasun linguistiko eta kulturala sustatu eta ospatzeko jaio zen, bereziki hizkuntza indigena, gutxitu eta arriskuan dauden hizkuntzena.

Ama Hizkuntza Meme Erronka

Rising Voices erakundeak proposatu du ekimena eta hainbat hizkuntzatako hiztunek parte hartuko dute. Egun hauetan eta bihar arte burua astindu, sormena piztu eta ekintza dibertigarri honen bidez aniztasun linguistiko eta kulturala erakutsi eta sarean nabarmentzera animatzen gaituzte.

Mother Language Meme Challenge webgunean jasota dago eta egin beharreko pausuak baita ere. Funtsean oso erraza da:

  • Zure ama hizkuntzan meme original bat sortu.
  • Gehitu hitz-traola,kasu honetan bi hauek proposatzen dizkigute: #MemeML eta #euskara (kasu honetan bakoitzak bere hizkuntza erabiliko du).
  • Partekatu interneten eta zabaldu lau haizetara.

Eta memea zelan sortu?

1. Irudi bat hautatu

Hautatu erabili nahi duzun irudia. Beste meme batzuetan erabilitako irudi bat izan daiteke edo zure irudi bat. Memeak sortzeko plataforma ezberdinetan, dagoeneko erabili diren irudiak topa ditzakezu. MemeGen edo Memegenerator plataformak erabil ditzakezu, besteak beste. Zerrenda honetan topatuko dituzu memeak sortzeko gune ezagunenak.

2. Testua gehitu

Behin irudia hautatuta, gehitu testua goiko eta beheko aldean. Testua barregarria zein gogoeta-eragile izan daiteke. Animatu euskararen zaintza, biziberritze edota normalizazioari buruzko memeak sortzera!

3. Memea gorde eta igo

Gorde irudia eta igo zure sare sozialetara (ad. Instagram, Twitter, Facebook… ).

4. Traolak edo hashtag-ak gehitu

#MemeML traol-hitza gehitu. Eta zure hizkuntzaren traol-hitza gehitu (#euskara)

Oharra: aniztasun linguistikoa linean sustatzeak esan nahi du ez dela beharrezkoa itzultzea zure ama hizkuntzan komunikatu nahi duzun hori. Hala ere, zure mezua jende gehiagorengana hel dadin nahi izanez gero, memearekin batera itzulpena eskain dezakezu.

5. Zabaldu beste erabiltzaileen memeak!

Bilatu traola horiek erabiltzen dituzten edukiak sare sozial desberdinetan eta iruzkindu, partekatu, atsegin dut sakatu…

6. Ondo pasa!

Ekintza dibertigarria da eta, aldarrikatzeaz gain, erabiltzaileon sormen maila ere nabaritu eta barrez ler gaitezke. Sarea pil-pilean dabil eta adibide oso onak daude!

 

Gure ekarpenak

Hemen doaz guk sortutakoak. Hemendik zuzenean har ditzakezu eta zuk partekatu edo Twitter, Facebook eta Instagram-en bilatu eta handik zuzenean partekatu.

Memeak-AmaHizkuntzarenEguna
subjuntiboa
Memeak-AmaHizkuntzarenEguna
Memeak-AmaHizkuntzarenEguna
Memeak-AmaHizkuntzarenEguna
Memeak-AmaHizkuntzarenEguna

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu