Euskararen Etxea

Altzaga ikastola Euskararen Etxean!

Altzaga ikastola - LH5

Pasa den asteko ostiralean, Altzaga Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak izan genituen Euskararen Etxean.

Lehenik eta behin, Euskara eta euskaldunoi buruzko bideo labur bat ikusi genuen gazteak oso adi egon zirelarik. Bideoa bukatutakoan, Euskararen bidaiari ekin genion Euskararen Interpretazio Zentroan barrena.

Ostean, Komiki Digitalaren tailerra burutzeko aukera izan zuten, ikasleek euskara eta teknologia gaiak landu zituzten.

Larunbatean ere, ikastola berdineko familia batzuk bisitan etorri ziren. Aukera paregabea Euskararen bidaia egiteko eta umeei euskararen garrantzia transmititzeko!

Altzaga ikastola - LH5

Altzaga ikastola – LH5

IMG_0988

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu