Berrikuntza teknologikoak

Allo inteligentzia artifizialaz hornituta!

Allo-3

WhatsApp, Telegram, Snapchat, Line,… bat-bateko mezularitzaren arloan dauden aplikazioei beste bat erantsi beharko diogu,  Allo, Google ahalguztidunak sortutakoa.

Facebooken WhatsAppek duen nagusitasunari aurre egin nahi dio horrekin erraldoi teknologikoak eta horretarako inteligentzia artifizialaz hornitu du aplikazio berri hau. Gainera, bere kontaktuekin mintzatzeko aukera izateaz gain, laguntzaile birtual bat izango du erabiltzaileak, planak egin, informazioa bilatu eta sentitzen duena errazago adierazi ahal izateko.

Allo iOS eta Android sistemetarako eskuragai dago, doan.

Bere kontaktuekin hitz egiteaz gain, Googlen laguntzaile pertsonala izango du eskura erabiltzaileak.

Elkarrizketetan galdera-erantzunen prozesua arindu nahian, “Erantzun inteligentea” izeneko aukera du Google Allok. Pantaila ukituz, aurrez prestatutako erantzunen artean aukeratu ahalko du, ezer idazten hasi beharrean. Pantaila ukituz haunditu edota txikitu daiteke irudia eta textua.

Google-allo conversación

Hitzekin ez ezik, emoji edo emotikonoak, eranskailuak eta argazkiak erabiliz ere komunikatu ahalko da erabiltzailea.

 Google-Allo-stickers

Google Assistant laguntzaile pertsonalaz hornitu dute Allo. YouTuberen bideo bat partekatu, jatetxe bat aukeratu edota leku batera joateko jarraibideak bilatu ahalko ditu erabiltzaileak aplikazioan bertan. Googleren laguntzailearekin hitz egin dezake, edo harekin txateatu, @google idatzita.

Google Allorekin egiten diren elkarrizketa guztiak zifratuta daude eta  bai gure mezuak, bai hitz egiten ari garen erabiltzailearenak enkriptatzeaz gain, jakinarazpenak pribatizatzeko aukera eskaintzen du, aplikaziotik kanpo irakurri ahal ez izateko. Hala, behin mota honen elkarrizketaren barruan aurkitzen garenean, pantaila-kaptura bat egitea ezinezkoa izango da. Horrez gain, isilean hitz egiteko modua ere ematen du.

 

 

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu