Berrikuntza teknologikoak

AlexTxikonen Laila Peak-eko abentura: Hushe-ko bailarako umeekin

Alex Txikon Laila Peaken

Dakizuenez, Alex Txikon mendizalea Laila Peak-era burutu du espedizioa orain dela gutxi eta Euskal Herrian dago berriro atsedena hartzen. Bera eta bere taldekidea José Manuel Fernández izan dira lehenengoak Laila Peak mendiko gailurra zapaltzen neguko espedizio batean. Erronka gogorra zen eta kosta egin zaie, baina bigarren saiakeran lortu izan zuten otsailaren 18an.

Espedizio honetan eta aurten burutuko dituen beste batzuetan babesle gara. Ekimen honetan balore batzuk zabaldu, azpimarratu eta sustatu nahi ditugu:

  • Euskara eta kirola lotzea.
  • Euskara hizkuntza gutxitua izanda, munduko leku guztietara zabal daitekela eta unibertsala dela. Euskaraz ere munduan zehar ibil daitekela eta edozein helburu betetzea posible dela.
  • Kirol munduan era profesionalean aritzen direnek ere erabil dezaketen hizkuntza dela.
  • Euskaraz bizi daitekela eta euskaldunok garela euskararen irautearen arduradunak.
  • Balore batzuk nabarmentzea: lantaldearen balioa, esfortzuaren saria, elkartasuna, kultur aniztasuna eta harremana…

Babesletza akordio honi esker, Alex txikonen espedizioen berri izango dugu inor baino gehiago eta Alexek eduki berezi batzuk bidaliko dizkigu hurrengo abenturatan.

Blog honetan eduki guzti horietaz gozatzeko aukera izango duzue: bideoak, testigantzak, kontakizunak, bizipenak eta gertaerak… Azken finean, horrelako mendiko abentura baten esperientziaren istorioa osatuko dugu, Storytelling-a.

 

Alex Txikon Laila Peaken

Eta hasteko bideo bat eskaini nahi dizuegu. Bideo berezi bat, hemen estreinatzen duguna eta aurrerantzean eskainiko dizuegunen arteko lehena. Honetan Alex Karakorum-eko bihotzean dagoen Hushé bailarako umeekin jolasean aritzen da … eta beste sorpresatxo bat ere badago!

Bideoaz gozatu!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu