Alex Txikon Lhotseko tontorrera heldu da gaur goizean. Gure mendizalea lortu egin du lau egun eskasetan Nuptse eta Lhotseko mendietako tontorretan oinak ipintzea.
Eta zer egin du heldu bezain laster? Satelite bidezko deia bota Euskal Herrira. Ez hotza, ez oxigeno falta, ez nekea. Ez dago aitxakirik. Lehenengo gauza lagunekin hitz egitea.
‘Bizkaia Gailurretan/Bilbotik Lhotsera Euskaraz’ espedizioko buruak 8.516 metrotako altueratik zuzenean kontatu du zelan eman duen ibilbidea.
Hotz handia eta esfortzu paregabea, baina Jorge Egocheaga, Horia Colibasanu eta Peter Hamor beste mendizaleekin batera igo da eta bera tontorrera heltzen azkena izan da.
Heldu eta paisaiaz gozatzen geratu da Lhotseko tontorrean, bakar-bakarrik.
Bere esanetan, jasandako hotza eta egindako lan gogorrak pena merezi izan du. Honekin hamar dira jada Alex Txikonek lortutako zortzimilakoak: Broad Peak (2003), Makalu (2004), Cho Oyu (2004), Shisha Pagma (2007), Daulaghiri (2008), Manaslu (2008), Annapurna (2010), GI (2011) eta GII (2011).
Ez da makala. Eta aurten Laila Peak, Nuptse eta Lhotse tontorrak. Ez dago mugarik Alexentzat.
Zorionak txapelduna! Hau da gure Alex, beste era batera!!