Alex Txikon mendizalea Laila Peak mendiko gailurrera heltzeko asmoz espedizioa hasi zuen hilaren 18an. Espedizio hau Laila Peakera burutuko den historiako lehen negukoa izango da. Erronka berezia, beraz, Alexentzat.
Laila Peak ez da mendikate horretako gailurrik garaiena, 6.096 metro inguru bait ditu, baina bai Karakorumeko ederrena. Alexek berak dioenez, hau da “munduko haur guztiek marrazten duten mendia”, horixe da erabiltzen den esaldia mendi horren erakargarritasun estetikoa azaldu nahi denean.
Espedizio hau guztiz berezia izango da Alexentzat. Alde batetik suposatzen duen erronkagatik: birritan saiatu izan da Laila Peakeko tontorrera heltzen eta ezin izan du; oraingoan itxaropentsu agertzen da. Bestalde, ondoan izango duen mendizale taldeagatik: berarekin batera, Sebastián Álvaro, Juan San Sebastián eta Ramon Portilla egongo dira eta erronka teknologiko handiko espedizioa izango da ere: saiakera metereologiko bat egingo dute abentura honetan eta baita Alex eta besteen kokapen zehatza zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu internet bidez, Race Tracker baliabideei esker.
Alexen abentura zoragarri hau bere webgune berriaren bidez jarraitzeko aukera izango dugu ere.
Baina bestalde, bere bizkarrean bederatzi zortzimilako dituen lemoatar honek euskararekiko konpromezua adierazi nahi izan du espedizio honetan, bere bizitzako beste esparruetan bezala eta Azkue Fundazioaren babesletzarekin, mendia, kirola, abentura eta euskara lotu nahi izan ditu oraingoan modu nabarmenean.
hasteko, hemen berton, Euskararen Etxean egin zuen espedizioaren aurkezpen prentsaurrekoa.
Azkue Fundaziotik babesletza eman diogu eta baliabideak erraztu euskara munduan zehar eramateko.
Honi esker, Alexek munduko gailur gorenetatik ere bere berri izango dugu eta gure kulturari buruz zertxobait kontatuko die herri horietako biztanleei.
Horrela, hona hemen aste honetan bertan Karakorumetik bidali dizkigun hiru mezutxuak:
Aurreikusita zeukaten moduan 4.000 metrotara kokatuta dagoen kanpo basera heldu dira asteburu honetan eta handik bidali dizkigute irudi hauek. Laila Peak mendiaren gailurra, eguraldiak eta indarrak medio, otsailaren 13rako aurreikusten dute. Alex Txikon berriro gure artean, Euskal Herrian, otsailaren 22 edo 23 aldera izango da gutxi gora behera.
Baina bitartean, berri gehiago jasotzea espero dugu eta bere abenturak hemendik jarraituko ditugu ere. Eskerrik asko Alex!