Euskara ingurune digitalean

Alex Txikonen bideoa Nuptsetik: zer sentitzen du mendizale batek ezin izan duenean tontorrera heldu?

“Bizkaia gaillurretan Bilbotik Lhotsera euskaraz” espedizioko lagunek, Alex Txikon, Juanra Madariaga eta Jose Carlos Tamayok, mendizaletasunaren unerik latzenak bizi izan dituzte egun hauetan.

Aurreko post batetan Alex Txikonek bidalitako kronikan kontatzen zuenez, Juanra Madariaga gaixo dago eta kanpo basera jeitsi behar izan zuen hain justu Nuptserako bidea hartzear zeudenean; Jose Carlos Tamayo eta Alex Txikonek maiatzaren 5ean Nuptseko tontorrera heltzen saiatu ziren, baina haize gogorra zela eta, 300 metrotara geratu ziren eta ezin izan zuten mendi zoragarri horretako tontorrean oinak ipini.

Desilusioa eta arriskua. Eta bueltatzeko beharra.

Behin kanpo basera bueltatuta, Alexek kronika bidali zigun. Egun hauetan deskantsatzen, gorputza prestatzen eta indarrak hartzen dabiltzate eta datorren maiatzaren 13an beste saiakera bat egingo dute.

Animatuta eta indartsu daude gure mutilak!

Baina, zer sentitzen da horrelako egoera batetan? Nola bizi izaten du mendizale batek tontorrera heltzeko hain gutxi falta denean abandonatu beharra?

Alexek bideo bat bidali digu hau dena kontatzen:

 

Eta hemen kanpo basetik bidali dizkigun irudi batzuk:

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu