Berrikuntza teknologikoak

Alex Txikon eta Juanra Madariagaren berriak Katmandutik

Alex Txikon kamararekin

Alex Txikon, Juanra Madariaga eta Jose Carlos Tamayok osatzen dute Azkue Fundazioak babestutako “BIZKAIA GAILURRETAN BILBOTIK LHOTSEra EUSKARAZ” espedizioa. Alex Txikon alpinistaren azken erronka da hau: Lhotse mendi gailurrera heltzea.

 

Espedizio honetan mendia, euskara eta teknologia uztartuko dira. Alex Txikon kirolariaren helburua zera da, 14 zortzi milakoak igotzen dituen alpinistarik gazteena izatea eta gizarteari horren berri ematea, ibilbidearen egunerokoa eginez. Horrez gain, Azkue Fundazioak hedabide sozialetan eta sarean hedatuko dituen bideoak ere egingo ditu. Mendizaleak ikus-entzunezko hainbat material eman ditu euskaraz eta Azkue Fundazioa arduratu da gazteenen artean hedatzeaz, proiektu desberdinen bidez.

Hiru mendizaleak dagoeneko Everest-eko kanpamenduan daude atzotik, gaur bertan jakin izan dugunez.
Baina aste honetan bertan beraiek grabatutako irudien bideo polit hau jaso dugu. Katmandu hiriko zenbait leku ezagutu ahal ditugu honen bidez.

 

Alex eta Juanra kamara lepoan, ahalik eta irudi gehien bidaltzen saiatuko dira. Hau da lehenengo saiotxoa.
Eta @AlexTxikon en blogean ere azken berriak jarraitzeko aukera daukagu.

Datozen egunotan, berri gehiago.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu