Euskara ingurune digitalean

Alex Txikon, bihar Nuptseko tontorrera… eta bakarrik

8-alexJPG

Alex Txikonen azken berriak ditugu. Atzo arratsaldean satelite bidezko dei bat egin zuen Euskal Herrira.

“Bizkaia gaillurretan Bilbotik Lhotsera euskaraz” espedizioko bere beste lagunak, Jose Carlos Tamayo, ezin izan du gainditu belaunan sortu zaion lesioa eta, etsituta, erabakia hartu du: Euskal Herrira bueltatzea ahalik eta azkarren. Lesioa gogorra da eta zaindu behar du.

Notizia txarra espediziorako.

Eta une erabakoirra Alexentzat. Momentu honetan bakarrik dago: Tamayo joango da eta Madariaga oraindik bere gaixotasunez sendatzen dago.

Alexek zalantzan jarri gabe bere erabaki propioa hartu zuen. Eguraldi aurreikuspena aztertu eta ikusi zuenez maiatzaren 16 eta 17rako eguraldi ona iragarrita dagoela, bera bakarrik Nuptseko bigarren kanpalekura igotzea erabaki zuen. Horrela, zuzenean, di-da batean.
Gauzak prestatu eta zuzenean igo zen atzo eta eguerdirako bazegoen bigarren kanpalekuan, bakar- bakarrik.

Gaurkoan hirugarren kanpalekura igotzen saiatuko da, 6.850 metrotara.
Eta gero? Alex ezagututa eta berak adierazi duenaren arabera, baliteke Nuptseko tontorrera heltzen saiatzea, bera bakarrik.

Lortuz gero Nuptsen tontorra egin duen lehenengo mendizale euskalduna bihurtuko litzateke. Eta seguruenik mendi hau bakartasunean igo duen munduko mendizalea izatea ere bai.

Horrela da Alex, bere bidea jarraitzen du eta gauzak beste era batera egiten ditu.

Baina, tontorrera heltzea lortzekotan, ondoren berak bakarrik aurreko astean kanpalekuan utzitako materiala guztiak bildu eta bigarren kanpalekura jeitsi beharko litzateke.

Eta hori ez da dena, bere erronka askoz aurrerago doa oraindik: maiatzaren 18an bigarren kanpalekuan bueltan egonda, bere asmoa da han Juanra Madariagarekin elkartzea eta maiatzak 19 eta 21ean artean Lhotse mendiko tontorrera heltzeko saiakera egitea.

Beraz, beraien berrien zai gaude. Hau da gure Alex, berezia eta ezberdina, bere erara.

Zorte on lagunok eta laster arte!

 

Lehenengo saiakeran Tamayorekin batera grabatutako bideo zoragarria:

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu