Euskal egitasmoak

Alde edo Alde

alde edo alde 1

Euskararen inguruko diskurtsoak zaharkituta daudela uste duzu? Horiek eraberritzeko garaia heldu dela pentsatzen duzu?

‘Alde edo Alde’ izeneko egitasmoa sortu zen pasa den apirilean sare sozialetan. Euskararen inguruko diskurtsoak eraberritzeko asmoa duen proiektua da. Horretarako, Intza Del Campo ikasle gaztea eta Ion Andoni Tolaretxipi euskarazko irakaslearen ibilerak kontatzen ditu, komiki sorten bidez.

Bi errealitate ezberdin irudikatzen dira komiki horietan, bi ikuspuntu eta jokabide ezberdin. Modu horretan, zalantzan jartzen dituzte euskararen inguruan zabalduta dauden diskurtso batzuk. Zaharkiturik daude dagoeneko? Eraberritzeko garaia heldu da?

Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialen bidez zabaltzen dituzte sortutako irudiak, #AldeEdoAlde traolapean.  Ikusi dituzu dagoeneko? Alde edo alde?

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu