Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Akuilari aplikazioa sortu du eta erakunde honekin harremanetan jartzeko tresna praktiko eta azkarra da.
Euskaraz bizitzeko aukera egin duten pertsonei zuzendutako tresna da. Edonon euskaraz jarduteko arazoak aurkitzen dituztenean, euskaraz bizitzeko nahiari eutsi, oztopoei aurre egin eta egoera hobetzeko bidea eskaini nahi du. Euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihur dadin, zailtasunen gainetik duintasunez elkarrekin aurrera egiteko.
Aplikazioa modu errazan lortu daiteke, mugikorretan zuzenean gordeta eramateko sortu bai da. Bai Android eta bai iOS sistema eragiletarako erabilgarri, hemen sakatuz deskargagarri dago.
Akuilari aplikazioa zertarako erabili?
Aplikazioak hiru erabilpen nagusi ditu:
- Euskara erabiltzeko duzun eskubidea ez badizute errespetatu edo euskara erabiltzeagatik kaltetua izan bazara, kexa jartzeko.
- Zure hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten entitateen jokabide eredugarria txalotu eta zoriontzeko.
- Beste erabiltzaileek Behatokira helarazi dituzten gertaerak ikusteko eta sare sozialetan partekatzeko.
Nola erabili behar da?
Oso erraza da eta erabilgarria.
Aplikazioa deskargatu, saioa hasi eta zuzenean hiru aukera agertuko zaizkigu: zoriona, kexa eta oraintsukoak.
Lehenengo bietan adierazitako aplikazioaren helburuak bideratzeko baliabideak dira: gertatu edo bizitako datu zehatzak eta azalpenak azkar eta modu errazean zuzentzeko inprimakiaren eremuak bete eta listo.
Oraintsukoak atalean, beste erabiltzaile batzuek bideratutako kexa eta zoriontzeak agertzen zaizkigu. Eta hauek zuzenean sare sozialen bidez partekatzeko aukera daukagu.
Aplikazioaren sortzaileen helburua hizkuntzaren duintasuna igotzeko tresna bilakatzea da.
Eta benetan tresna erabilgarria dela horretarako. Deskargatu eta hasi zabaltzen!
Comentario de prueba.