Euskal egitasmoak

Ahobiziz 11 egun euskaraz!

11 egun euskaraz ekimenaren helburua da euskaltzale helduak aktibatzea eta prestatzea, beren eguneroko harremanetan euskaraz egin dezaten ulertzen duten guztiekin.

 

Euskarak 365 egun dinamikaren barnean 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den 11 egun euskaraz ekimena prestatzen hasiak dira horietako batzorde asko. Euskal Herri osoko izaera izango du ekimenak, eta tokian tokiko eragileak izango dira herri bakoitzeko dinamiken sustatzaileak. Zentzu horretan, inguru soziolinguistiko bakoitzaren errealitatera moldagarria izango da 11 egun euskaraz.

Gero eta herri gehiagotan martxan jartzen ari dira aktibazio ekimenak antolatzeko batzordeak. Iaz, Donostian Egian euskaraz bizi ekimenak abiarazitako olatua handitzen ari da eta astez aste gehiago dira antzerako ekimenak martxan jarri dituzten edo martxan jartzea erabaki duten herri eta eskualdeetako euskaltzale taldeak.

Herrietako ekimen ezberdinak

Euskararen erabilera kalean sustatzeko, Deustu aldekoak adibidez, webgune bat zabaldu dute eta egitasmoan parte hartzeko, lehendabizi ezinbestekoa da webgunean izena eman eta ‘Ahobizi’ zein ‘Belarriprest’ bihurtzea.

Lehendabizikoek euskaraz jakin edo ulertzen dutenekin beti mintzatuko dira hizkuntza zaharrean, hauek erdaraz hitz egiten badiete ere. Ezezagunekin ere euskaraz esango dute lehen hitza, eta ulertu egiten badute gure hizkuntzan komunikatzen jarraituko dute.

Bigarrena izateko, euskalduna izan behar da ezinbestean. Euskara argi ulertzen duen oro izan daiteke ‘Belarriprest’. Hauek paper garrantzitsua betetzen dute ekimenean. Izan ere, hizkuntza zaharrarekiko jarrera positiboa hartuko dute, gainontzekoak euskaraz mintzatzera gonbidatzen dituztelako. Gure hizkuntzak komunikatzeko nahia duenari lagundu egiten diote. Honela, hiztunen kopurua igotzea lortuko dute.


Dagoeneko 40 herri eta eskualde lanean hasi dira eta horietako batzuk egin dituzte jadanik aktibazio ekimenak eta datorren urtean errepikatzeko asmoa dute, beste batzuk, aurten egingo dute lehenengoz, eta beste herri batzuetan biltzen hasi berriak dira 2018ko ekimena gogoan. Puntu ezberdinetan daude beraz, baina ehunka lagun ari dira batean eta bestean lanean olatua handitzen jarraitzeko.

Aurten, azaroaren 23an aurkeztuko den ekimenera abenduan eta 2018ko lehen hilabeteetan auzo, herri eta eskualdeak gehitzen joango dira. Herrietako batzorde eragileen eta ekimenaren koordinazioaren artean komunikazioa landu eta harremana errazteko Topagunean lanean daude jadanik ardura hori duten kideak.

Eta datorren urteko 11 egun euskaraz ekimenaren aurretik, hainbat herritan buru-belarri ari dira hurrengo asteotan martxan jarriko diren formato ezberdineko saioak antolatzen eta guztiek dute oinarrian hizkuntza ohituretan eragitera bideratutako ekimenak izatea eta tokiko euskaltzaleen ekimenetik sortuak direla.

BilboAtarrabiaErmuaGasteizLasarteBaztan,… ari dira jadanik euskaltzaleen batzordeak sortzen  datorren urteko olatuan parte hartzeko.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu