Telekomunikazioaren arloan aro berri bati hasiera eman zaio: SIM txartela berehala desagertuko da. eSIM izeneko txartel elektroniko berriak abantail eta aldaketa nabarmenak erakarriko ditu, jardueran eta baita kudeaketa eta negozio arloan baita ere.
SIMa, orain arte ezagutu dugun txartel formatuan behintzat, desagertuko da laster. Telekomunikazio konpainiek, bai operadore eta bai fabrikatzaileek, euren historian izan duten aldaketarik nabarmenena biziko dute.
GSMA erakundeak jada iragarri du eta ez dago atzera bueltarik. Erakunde honek mundu osoko mugikor operatzaileak ordezkatzen ditu.
Zelan ordezkatuko da SIMa?
SIMaren ordez eSIMa edo txartel elektronikoa sortu da: gailuan bertan, bakoitzean, ekoizpen prozesuan sartuko den txip finkoa da. Mota guztietako gailuetan jarri beharko da: wearable, smartwatch, kotxe, tablet eta laster telefonoetan baita ere.
Honek aldaketa izugarriak sortaraziko ditu eta horregatik berriak eragin handia izan du. eSIMari esker, erabiltzaileok erromotoan gure gailuko SIMa aktibatu ahal izango dugu. Honi esker, tarifa bakar bati hainbat gailu ezberdin gehitu ahal izango dizkiogu eta sare mugikorretara segurtasunez konektatu. Wearable deritzonak gure tarifari lotzeko aukera izango dugu eta gauzen internetari etekin handiagoa atera.
GSMAren esanetan, honek ez du esan nahi SIMa zuzenean ordezkatu nahi dutenik, baizik eta erabiltzaileei aukera gehiago eskaintzea da helburua, esan bezala tarifa bati gailu gehiago lotu ahal izateko, eta gailuak sortzen dituzten ekoizleek ere modelo txiki eta arinagoak sortzeko aukera izango dute.
Aldaketa bi fasetan emango da
- Wearable, tablet eta kotxeetan aipatutako txipa sartzea.
- Bigarren epe batean, uda ondoren, smartphonetan egingo da aldaketa.
Zein aldaketa erakarriko ditu?
Beste aldaketa ugari sortuko dira:
Mugikorrak saltzen diren dendetan lan gutxiago izango da. Eta honek telekomunikazio arloko saltokietan zerbitzu eskaintza aldaketa sorraraziko du.
Denda hauetako saltzaile eta langileak askoz ere adituagoak izango dira.
Bezeroen kudeaketa online egingo da ia osotasunean.
Roaming deitutakoaren kostuek behera egingo dute: bezero batek profila ezberdinak izateko aukera badu, bidaiatzen duenean bertoko operatzailea bilatu eta tokiko tarifara lotzeko aukera izango du baita ere.

[…] Berrikuntza hauekin aipatzekoa da SIM txartelaren desagertzeak ekarriko duen eSIM txartela. […]