Aste honetan bertan, ekainaren 15ean, roaminga bukatuko da. Europar Batasuneko telefono mugikorretako erabiltzaileok gure eremu geografikotik kanpo erabiltzeko aukera izateko ez dugu aparteko zerbitzua kontratatu behar izango. Telefonoz deitu, nabigatu edo mezuak bidaltzeak EBko edozein herritan kostu berdina izango du. Zertan ukituko zaitu aldaketa honek? Gakoak azaltzen ditugu hemen, baina edozein kasutan, Agur roaming, agur!
Orain arte, gure telefono mugikorra erregistratua dagoen eremu geografikotik kanpo erabiltzeko aukera ematen zuen zerbitzua aparte ordaindu behar genuen. Eremutik kanpo jasotako edo eremutik kanpora egindako deiak ohikoak baino garestiagoak izan dira. Ibiltaritzako errekargua edo roaming bezala ezagutu dugu neurri hau, baina aste honetan bertan behera geratuko da. Ostegun honetatik aurrera, deitzea, internet telefono mugikorraren bidez erabiltzea edo mezuak bidaltzea prezio berdina izango dute, Bilbon eta Helsinkin; berdin dio non egongo garen.
Zein eragin izango du kontsumitzaileongan? Zertan ukituko gaitu neurri berri honek? Hemen gakoak.
Ibiltaritzako errekargua edo roamingaren bukaera ulertzeko gakoak
1. Zer esan nahi du roaminga bukatzen dela?
Ibiltaritzako errekargua bukatzen da eta, beraz, telefono operadoreek europar hiritarrei Europako beste herrialde batetatik deitu, interneten nabigatu edo mezuak bidaltzeagatik eta harrerako herri horretako sare batetara konektatzeagatik esleitzen ziguten aparteko zerbitzu hori eta horren kostua bukatuko da.
2. Zein erabiltzaileei eragiten die neurri honek?
Etxean bezalako ibiltaritza deituko diote hemendik aurrera. Zerbitzu aldaketa honekin, lanagatik edo oporretan euren etxetik eta Europar Batasunaren barruan bidaiatzen dutenentzako sortu da. “Etxetik” terminoarekin, bizi diren herria edo hiritarrak nolabaiteko lotura duen herria ulertzen da. Beraz, talde honetan sartuko dira baita ere euren herrialdetatik kanpo ikastera doazenak, beste herrialde batean lan egiten dutenak edo erretiroa hartuta beste herrialde batetara bizitzen joan direnak.
Telefono konpainiek kontsumitzaileei egoera horren frogak eskatzeko ahalmena izango dute, etxean bezalako ibiltaritza kontratuaren baldintzetan sartu aurretik.
3. Zein herrialdetan emango da roamingaren bukaera?
Europar Batasuneko 28 herritan: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Txekiar Errepublika, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania eta Suedia.
4. Erresuma Batuan aplikatuko da?
Bai, Erresuma Batuak ekainaren 15ean ibiltaritza bertan behera utziko du beste Europar Batasuneko herrialdeekin batera. Erresuma Batuan lan egiten duten telekomunikazio konpainiak, Vodafone eta Three adibidez, dagoeneko bezeroei zerbitzu honegatik kobratzeari utzi diote.
5. Konpainiek zer egin behar dute arau berriari egokitzeko?
Herrialde horietan bizi garen hiritarroi defektuz etxean bezalako ibiltaritza zerbitzua kontratuetan eskaini beharko dizkigute.
6. Bezerook ez dugu ezer ordaindu behar izango, baina konpainiek?
Konpainiek euren artean ordainketak bideratu beharko dituzte, bezerook EBeko beste herrialdetan erabiliko ditugun zerbitzuengatik. Hau guztia kudeatzeko gehienezko ordainketa prezioa finkatu da: 0,032 euro minutuero deietarako; 0,01 euro SMSen kasuan; eta 7,7 euro datu gigabyte bakoitzeko (honek 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera 6 euroko kostua izango du eta urtez urte prezioa jaisten joango da: 4,5 euro 2019an, 3,5 euro 2020rako, 3 euro 2021 eta 2,5 euro 2022an).
Prezio hauek ezartzearen erabakia, ibiltaritzako zerbitzua errekargurik gabe eskaini ahal izateko hartu da, aldi berean barne prezioak ez garestitzeko eta harrerako herrialdeek kostuak berreskuratzeko aukera izateko, bertoko hiritarrengan eraginik ez sortzeko.
7. Etxean bezalako ibiltaritza zerbitzua behin betiko ibiltaritza gisa ezarri daiteke?
8. Eta ustezko gehiegizko erabilera egin dela sumatzen badute, zelan kudeatuko da?
9. Zer gertatzen da muga-langileriarekin edo Europar Batasuneko mugak sarritan zeharkatzen dituztenekin?
10. Datu mugikorretako kontsumorako mugak egongo dira?
Atzerrira bidaiatzen dugunean gure kontratuen baldintzetan ezarrita dauden dei kopurua eta testu mezuak erabilgarri izango ditugu. Baina datuei dagokionez, gure hileko kontratuan jasota daukagun datu bolumenaren bikoitza erabili ahal izango dugu, ibiltaritzako datuetarako ezarritako gehienezko prezioan (7,7 euro/GB). Muga hau gainditzekotan, operadoreak errekargua kobratzeko eskubidea izango du, betiere ezarritako gehienezko prezioa gehi zergak gainditu gabe.
