Sare sozialak

Agur Picasa, kaixo Google Photos!

Picasa zerbitzua itxiko du Googlek datorren maiatzaren 1ean. Helburua argazki digitalen produktu bakarra garatzea da, Google Photos deiturikoa. Bertan gordeko dira Picasan dauden argazki eta bideoak.

Aplikazio informatikoa da Picasa, irudiak elkarbanatu eta editatzeko garatua. Lifescape Konpainiak eratu zuen 2002an. Handik bi urteetara Googlek erosi zuen, eta doako lizentziarekin eskaintzen hasi zen. Azken hilabetetan, bestalde, bere erabilera kolokan jarri izan da. Azkenerako heldu zaio amaiera, eta itxi egingo da behin betiko.

picasa 3

Noiz itxiko da?

Iraungitze-data ezarri zaio dagoeneko Picasa zerbitzuari. Datorren martxoaren 15etik aurrera, Googlek ez du berriz eguneratuko. Mantentze lanik ere ez du egingo. Erabili nahi duenarentzat, bestalde, zabalik egongo da maiatzaren 1erarte. Egun horretan itxiko baitu Googlek behin betiko.

Zergatik itxi?

Arrazoia garbia da: Argazki digitalen produktu bakarra garatzeko helburua. Izan ere, zerbitzu bakar batean zentratuz gero erabiltzaileen esperientzia hobetu daitekela uste du konpainia teknologikoak.

Zerbitzu bakar hori Google Photos du izena. 2015eko maiatzean aurkeztu zuen Googlek. Argazkiak eta bideoak antolatzeko aukera ematen du, bildumetan edota gaiaren arabera sailkatuta. Horretaz gain, irudiak editatu ahal dira bertan, filtro eta marko ezberdinak ezarriz. Ez da Picasaren oso ezberdina, hortaz. Eta Googlek adierazi duenez, ez du merezi oso antzekoak diren bi zerbitzu eskaintzea.

Hemendik aurrera, beraz, Google Photos produktuan ipini nahi ditu esfortzu guztiak. Eta hori garatzeko nahia adierazi du konpainiak, funtzionaltasun gehiago ezarriz.

google photos

Zer gertatuko da Picasan dauden argazki eta bideoekin?

Bi modu egongo dira argazki eta bideoak gordetzeko:

– Lehenengoa Picasan dauden argazki eta bideoak Google Photos-en gordetzea da (horretarako aukera zuzena emango du zerbitzuak). Bertatik kudeatu eta elkarbanatu ahal izango dira.

– Google Photos zerbitzua erabili nahi ez dutenentzat bigarren aurkera bat egongo da. Izan ere, toki bat diseinatuko da Picasako edukiak ikusten jarraitu ahal izateko. Baina berririk sortzeko posibilitaterik gabe.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu