Sare sozialak

Adingabekoak eta teknologiaren erabilpena: nola kudeatu hauen jarduera eta segurtasuna?

Egungo ume eta gazteentzat ordenagailuak, tabletak eta smartphoneak eguneroko bizitzarekin erlazionatutako tresnak dira: hasieratik ezagutu dituzte eta beraien eguneroko jardueretan erabiltzen dituzten gailuak dira. Ez dago ezberdintasunik ordenagailua, telebista edo hotzgailuaren artean.

Natiboak dira guztiz. Baina erosotasun eta ohitura horrek gezurrezko segurtasun sentzazioa sor dezake. Eta helduak dira gailu guzti horien erabilpena mugatu eta kontrolatu behar dutenek. Sarritan, eta gainera, helduek kontrolatu behar dituzten haur edo gazteek baino ezagutza mugatua daukate teknologiaren alorrean.

Guzti honek kexka eta ardura sortzen die heldu, tutore edo gurasoei. Zelan kontrolatu nik erabiltzen ez dakidan gailu baten erabilpena eta guztiz ulertzen ez dudan jarduera bat?

Horretarako, lan honetan laguntzeko, kontrol parentala deritzon baliabidea dago. Zer egiten du? Adingabekoek egiten duten teknologiaren erabilpena kudeatu, kontrolatu eta zuzendu.

Eta zer eskaintzen dute baliabide honetako erremintek?

  • Ordainketa eskatzen duten jardueren ukapena: sakelako telefonoetan, adibidez, adingabekoak ezin izango luke deirik egin, mezuak bidali edo ordainpeko aplikaziorik eskuratu.
  • Adingabekoarentzat segurua den ingurunea sortu: gailuaren atal batzuetara sartzea ukatzen du, horrela informazioa babesteko.
  • Aplikazioaren berrabiarazte automatikoa: Kontrol parentala egiten duen aplikaziotik irtetzea ekiditzen zaio umeari. Eta lortuko balu, kontrolerako aplikazioa berrabiaraziko litzateke.
  • Programen blokeatzea: gailuan instalatuta dagoen edozein programa edo aplikazioaren erabilpena ukatzea edo horretarako pasahitz bat sartzera behartu egiten dute.
  • Jokoak erabili ahal izatea mugatzea: adina, mota, gaia edo izenaren arabera zein joko erabili ahal izango diren mugatu daiteke.
  • Bisitatzen diren webguneen kudeaketa eta zerrenda zuri edo zerrenda beltzak deritzonak ezartzea: baliabide honek webgune zehatz batzuetara sartzea ukatzen du (zerrenda beltzak) eta gehien bisitatzen direnak kudeatzea. Hauei buruzko ezarpenak moldatzeko kategoriak aurrezarrita daude, lana errazteko.
  • Gailua GPSaren bidez geokokatzea: etxetik kanpo erabiltzen bada gailua, geolokalizatzeko aukera dago.
  • Gailuen erabilpenerako ordutegiak ezartzea: gailua noiz eta zein unetan erabili ahal izango den mugatzeko aukera ematen dute. Ordutegiak eta tarteak zehazteko aukera ezberdinak daude.
  • Ordenagailuaren bidezko urrutiko kontrola: beste ordenagailu batetik gailuaren urrutiko kontrola egitea ahalbidetzen dute tresna batzuk.
  • Jarduerari buruzko txostenak: Erreminta batzuk erabilpena eta jarduerari buruzko txostenak sortzen dituzte eta helduak jaso dezake postontzian.

Orain helduen esku dago horrelako erreminten erabilpena. Kontrola eta kudeaketa adingabekoen adina eta heldutasun mailaren arabera ezarriko da eta helduek ezarri nahi dituzten mugen baldintzetara.

Hala ere argi geratu behar da kontrol parentalak ez direla behin betikoak. Adingabekoen jarduera mugatu daiteke neurri batean, baina hauek beste gailu ugari erabiltzen dituzte beste ingurune batzuetan: ikastetxean, lagunekin, liburutegietan…

Beraz, heziketan dago gakoa: adingabekoek txikitatik ikasi behar dituzte ardura batzuk eta jarduerarako arauak adostu behar dituzte.

Arriskuak ezagutu behar dituzte eta sor daitezkeen egoerak eta hauei nola aurre egin; heziketa arduratua, azken finean. Haur eta gazteek teknologiaren erabilpena bakarrik eta arduraz egiten ikasi behar dute.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu