Berrikuntza teknologikoak

Adimen Artifizialaren beldur zara? Teknologia honek baditu onurak

Adimen Artifiziala terminoa entzuteak beldurra ematen dizu? Etorkizun hurbil batean roboten agindu pean egongo garela eta automatizazioak kalte izugarriak dakarrela pentsatzen baduzu, jakizu beste aditu askok teknologia honek onurak ekarriko dizkigula esaten dutela. Onurak eta arriskuak aztertuko ditugu, gaiaren bi ikuspegiak erakusteko asmotan. Oraingoan teknologia hau erabiltzeak erakarriko dituen abantailei ekingo diogu. Ikertzaileen esanetan, badira, gainera.

adimenartifiziala2

Adimen Artifizialari beldurra izatea gizakion ezaugarria da; baina ez da berria

Gizakiaren ezaugarria da ezagutzen ez duen horri, berria denari, beldur izatea. Historian zehar eman diren prozesu disruptiboetan egoera hau bizi izan da, iraultza industrialetan (lurrinezko makina, produkzio kateak, elektrizitatea, hegazkina, telefonoa… eta internet 4.0 industriaren eztandarekin orain bizi duguna). Sektore batzuk aldaketari aurre egin nahi izango diote, aldaketa hori gauzatzeko zailtasunak izango dituztelako; eta beste arlo batzuetan ere eraldaketa eman beharko da: arautegi, azpiegitura berriak sortu beharko dira, aldaketa ekonomikoak sortuko dira…

Bestalde, gizarte mailan eta gizakion eguneroko bizitzarako antolaketarako diren arlo ugaritan aldaketak sortuko dira baita ere. Adibidez, robotek zergak ordaindu beharko dituzte, ikertzaile askok defendatzen duten moduan? Gizaki guztioi oinarrizko soldata bat aitortuko zaigu, Finlandiak proposatu eta martxan jarri nahi duen bezala? Galdera, zalantza eta bideratu beharreko hamaika kontu.

 

Automatizazioak sortuko dituen langile aldaketak bideratzeko gai izango da

Adimen Artifizialak erakarriko dituen eraldaketen artean, gizarteari orokorrean beldur edo arbuio gehien sorrarazten dituena, langileriaren kopuru handi batek jasango dituen aldaketa eta lanpostuen galerari dagokiona da.

Eraldaketa hori ukatzen ez badute ere, adituek beste ikuspuntu hau nabarmentzen dute: Gobernu eta erakundeen ardura izango da aldaketa horiei ekitea eta langileriari prestakuntza eta trebakuntza egokiak eskaintzea, sortu diren eta sortuko diren teknologia eta berrikuntza arlo berrietan trebatu eta profesionalizatzeko. Horrela, egun maila txikiko lanpostuak dituzten langileak beste arlo batzuetan aritzeko gai bilakatuz, hauek izango baitira robotak ordezkatuko dituzten lanak.

 

Ikasketa automatikoak datuekin erlazionatutako sektoreetan aldaketak azkartu egiten ditu

Adituen esanetan, ikasketa automatikoak ekonomien egoera hobetuko du, aberastasuna modu zuzenago batean banatuko duelako eta txirotasuna aurreikusteko gai izango delako. Hauetaz gain, ingurumenaren jasankortasuna hobetuko du, hirien kutsadura maila jaitsiz eta trafikoa arinduz. Ikasketa automatikoa askoz azkarrago, erabilgarriago eta, batez ere, eraginkorragoa bihurtzen da, gehiago erabiltzen dugun heinean. Baina hau beste zentzuan har daiteke baita ere eta arriskua bilakatu daiteke, infromazio pribilegiatua izango duten horiek boterea eskuratzeko aukera handiagoak izango dutelako. Gai hau teknologia honek sortzen dituen kalteak aztertuko ditugunean berriro hartuko dugu.

 

Adimen artifiziala

Osasun eta bide-segurtasunean hobekuntzak sortuko ditu

Ikasketa automatikoak beste arlo batzuetan hobekuntzak sortuko ditu: sare elektrikoak, garraio sistemak, osasun diagnostikoak edo bide-segurtasunean, besteak beste. Errepidetan suertatzen diren istripuen kopurua jaitsiko da, gidatzeko laguntzaile automatizatuei esker.

Osasunaren arloan, Adimen Artifiziala arlo honetako profesionalentzat ezinbesteko osagaia bilakatuko da, iragarpenak egiteko aukera izango da, Big Data aprobetxatuz; diagnostiko azkarrago eta zehatzagoak eskaintzeko aukera emango die; eta tratamenduen arrakastaren aurretiazko emaitza jakiteko gai izango dira. Honen adibide, Triggr Health mugikorretarako aplikazioa dugu: droga mendekotasuna sufritzen dituzten gaixoen datuak gordetzen ditu eta, ikasketa automatikoari esker, tratamenduan dagoen erabiltzaile batek berretura bat sufritzeko arriskua daukala asmatzeko gai da. Hau egiteko, mota ezberdinetako milioika datu gurutzatzen ditu.

 

Makinek lan handia egingo dute, baina gizakiaren beharra izango dute beti

Gizakiak diseinatu eta gizakiaren zerbitzuan sortzen diren heinean, boterea irabaziko dute, baina ezagutzaren kudeaketa gizakiaren esku izango da: zehatzak, inpartzialak eta erabilgarriak bilakatzeko.

 

Artikulu interesgarriak

Oren Etzioni:  “Deep Learning Isn’t a Dangerous Magic Genie. It’s Just Math”

Joe Lonsdale: “AI and Robots Will Take Our Jobs — But Better Ones Will Emerge for Us

Stanfor-eko unibertsitateko Sustainability and Artificial Intelligence Lab ekimena.

 

Hauek dira aurre ikusten zaizkion onurak, baina beste ikertzaile eta aditu askok honelako teknologiek arrisku handiak dituztela ohartarazten digute behin eta berriro. Hauek ere aztertuko ditugu laster.

Eta zuri zer iruditzen zaizu? Adimen Artifizialari beldur diozu?

Guardar

Guardar

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu