Euskal wikilarien elkarteak Bermeoko euskarazko wikipedian daukan presentzia areagotzeko hainbat eskari egin ondoren, Bermeoko Udalak Bermeopedia proiektua martxan jarri du.
Herripedia
Proiektu hau martxan jarri, aurrera atera eta kudeatzeko Euskal Wikilarien Kultura Elkartea sortu zen joan den urtean. Euskal hizkuntza, kultura eta jabetza unibertsala ardatz izanik, giza ezagutza guztia euskaraz jartzeko asmoarekin ekin zioten proiektuari.
Ba al dago dauzkagun baliabideak hartu eta zukua ateratzea baino gauza hoberik? Asmo horrekin ekin zioten Euskal Wikilariek Iurretapedia etaDonostiapediari. Honen bidez, herriz herriko ezagutza sarean jarri nahi da. Herriko edo hiriko jatorrizko testuak igo eta transkibatzeko aukera ematen zaio edonori, bidaia gida askeak egin daitezke, irudi, audio eta bideoen biltegi komunala sortu nahi da, besteak beste.
Iurreta eta Donostiako proiektuaren arrakasta ikusirik, Sakanapedia jarri dute martxan. Udalerri asko daude bertan, eskualde bateratua da, izaera eta historia interesgarria duena. Euskararen aldetik ere aniztasun handia dute eta baita ondarea erakusteko harrotasuna ere. Komunala kontzeptua oso ongi ulertzen duen bailara da eta auzolanaren ideia ezagutzen duena. Ezaugarri horiek guztiak batzen dituenez, Euskal Wikilariei interegarria iruditu zitzaien eremu horretan lan egitea.