Abendua aurrera doa eta Euskararen Etxera bertaratzen diren talde desberdinak ugariak dira.
Batzuk Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutu nahian hurbiltzen dira; beste talde batzuk, horrez gain, Euskalplay jolas-tailerrean aritzen dira baita ere; eta beste batzuk Komiki Digitalaren Tailerra egiteko aprobetxatzen dute. Azken honetan, parte hartzen duten ikasleek ekainan tablet bat eskuratzeko aukera daukate.
Beraz, jarduera ugari egiten dira Euskararen Etxean eta gustora aritzen gara euskaraz solasean.
Hona hemen egunotan bertaratu diren talde desberdinen argazkiak: