Euskara ingurune digitalean

90 ikaslek parte hartuko dute “B-tuber” egitasmoan

Abusu eta Rekaldeberri ikastetxeetako 90 ikaslek  Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, ondutako B-Tuber proiektuan parte hartuko dute hil honetan, Euskararen Etxean egingo diren hiru lantegietan, Bilbon.

B-Tubber lantegian gazteek bideoak euskaraz sortu, editatu eta YouTube bidez ezagutarazteko beharrezko guztia ikasiko dute. Horretarako formakuntza saio dibertigarri eta praktikoak eskainiko zaizkie gazteei. Youtuben beraien kanala sortu eta kudeatzen ikasteaz gain, bideoak sortu eta editatzen ere ikasiko dute gazteek.

Abusu eta Rekaldeberri ikastetxeetako ikasleak, hain justu, oinarrizko lantegia egitera etorri dira.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu