Euskara ingurune digitalean

60 gaztek parte hartuko dute B-tubber egitasmoan

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, B-Tuber proiektuaren hirugarren edizioa ondu dute, eta partaidetza erabatekoa izan da, plaza guztiak bete baitira. Hala, 2004-2007 urte bitartean jaiotako 60 gazte bilbotarrek parte hartuko dute hil honetan Euskarren Etxean egingo diren bi lantegietan, Bilbon.

B-Tuber lantegian gazteek bideoak euskaraz sortu, editatu eta YouTube bidez ezagutarazteko beharrezko guztia ikasiko dute. Horretarako formakuntza saio dibertigarri eta praktikoak eskainiko zaizkie gazteei.

Proiektuak doako bi ikastaro biltzen ditu. Batetik, Oinarrizko Youtuber Lantegia, Youtube kanal bat eta bideoak sortzeko proposamena da. “Youtuben zure kanala sortu eta kudeatzen ikasteaz gain, bideoak sortu eta editatzen ere ikasiko duzu”. Bestetik, Youtuber Lantegi Aurreratua, “Youtube ezagutu eta bideoen edizioan moldatzen direnei” zuzenduta dago.

Ekainera begira, bi lantegi berri onduko ditu Bilboko Udalak.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu