Berrikuntza teknologikoak

5Gren arazo nagusia: agortu egiten du mugikorraren bateria, eta konponbideak luze joko du

Ohiko 4G txip batek baino bi edo lau aldiz gehiago kontsumitzen du.

Hainbat wearable-ri esker, telefono mugikorrak gero eta interaktiboagok dira; esaterako, hainbat bizi-konstante neurtzen dituzte. Horrek konektagarritasun handiagoa eskatzen du, eta ondorioz,  telefono-sareen bilakaera ezinbestekoa da. Egoera horri, hain zuzen, lotzen zaio 5G.

Teknologia horrek izan ditzakeen abantailak aipatu gabe, hala nola abiadura handitzea eta latentziaren murriztea, sakelako telefonoetako bateriaren iraupenaren gaineko eragin negatiboan sakonduko dugu, oinarri zientifiko sendoa duen 5Gren oztopoetako bat baita.

Esaterako, zenbait ikerketen arabera, Galaxy S10 5G telefonoaren  kasuan, lau orduz jarraian erabili ondoren, bateriak bere ahalmenaren %50 kontsumitu zuen. Ordu eta erdi geroago, %40an zegoen, eta horrek pentsarazten du 18 orduko autonomia nabarmen murriztuko dela 5G sare batera konektatuz gero; hau da, ohiko 4G txip batek baino bizpahiru aldiz gehiago kontsumitzea.

Redmiko CEO Lu Weibing-ek berretsi egin du errealitate hori, eta Txinako Weibo sare sozialean esan du 5G konektagarritasuna duten mugikorrek bateriaren %20 gehiago kontsumitzen dutela, eta hori erronka handia izango da industriarentzat.

Egoera berri horretara egokitzeko gaitasunaren adibide gisa, Weibing-ek Redmi K30 Pro modeloa aipatu du. Terminal horrek 4.700 mAh-ko bateria du 5G konektibitatearen energia-eskaerari aurre egiteko, eta, haren barne-arkitekturaren ondorioz, bateria hobetu da sakelako telefonoari lodierarik gehitu gabe.

5G eta 6G terminalen bigarren eta hirugarren belaunaldiei begira, Austin hirian dagoen Texaseko Unibertsitateko ikertzaileek eta Lilleko Unibertsitateak (Frantzia) kommutadore analogiko berri bat garatu dute, oraingoak baino 50 aldiz eraginkorragoa. AEBetako armadak finantzatutako teknologia berri horrek nabarmen hobetuko luke 5G telefono belaunaldi berriko baterien iraupena.

Nanomaterial ultrafinen diseinu berri batekin lan egitean, zientzialariek 5Gra konektatutako gailuen bateriaren errendimendua hobetu ahal izan zuten, 5G seinaleen eta beste frekuentzia batzuen artean txandakatzen diren heinean, konmutazio-sistema eraginkorragoa sortu baitzuten. Eta hor dago bateria agortzeko arrazoi nagusia: WiFi ordez 5G, 4G, 3G, LTE, Bluetooth edo beste edozein seinale noiz aldatu behar duen zehazten diote kommutadoreek gailuari, egin behar dituzten lanen arabera. Aldaketa horrek etengabe kontsumitzen du prozesatze-potentzia eta bateria.

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu