Euskara ingurune digitalean

Folkloremix: gazteak, musika elektronikoa eta euskal folklorea

18-30 urte arteko Euskal Herriko jende gazteari zuzenduriko Folkloremix musika-sorkuntza lehiaketa antolatu du Asmoz Fundazioak, Musika bulegoarekin elkarlanean. Ekimenak musika elektronikoa eta euskal folklorea uztartzea du xede.

“Zehazki, lehiaketa bat sortu dugu Euskal Herriko 18-30 urte bitarteko pertsonak musika elektroniko pieza bat grabatzera gonbidatuz, ekimen honetarako espreski grabatutako euskal instrumentu tradizionalen sampleak erabiliz. Sample hauek lehiaketarako sorturiko webgunean daude, eta bertan aurki daitezke parte hartzeko oinarriak eta norberak bere musika bidaltzeko formularioa”.

Lehiaketaren informazio orokorra:

Musika pieza bidaltzeko epemuga: azaroak 25. 

Lehiaketaren oinarri orokorrak: gutxienez webgunean jarritako 2 instrumentu eta 4 sample erabili behar dira norberak sortutako musika piezan. Generoa: musika elektronikoa.  Lehiaketa 18-30 urte arteko Euskal Herriko gazteei zuzenduta dago eta musika piezak 01:30 – 03:00 minutu arteko iraupena izan behar du. Parte hartzeko, musika pieza MP3 formatuan bidali behar da webgunean dagoen formularioa betez (MP3a Drive, Tori edo Wetransfer bidez bidali behar da, formularioan bertan esteka jarriz). Oinarriei lotutako xehetasun guztiak, hemen.

Euskal instrumentuen sampleakhttps://folkloremix.asmoz.org/sampleak/

Irabazleak Native Instruments Maschine Micro MK 3 bat irabaziko du, “musika elektronikoa sortzeko primerako tresna”.

Informazio guztia, hemen.

folkloremix

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu