Aholku teknologikoak

Instagramek “gurasoen kontrola” eta nerabeentzako tresnak gehitu ditu

Instagramek hainbat tresna berri iragarri ditu nerabeentzat, sare sozial horren erabileran segurtasuna hobetzeko asmoz. Tresna horiek tarteko, gurasoek aukera gehiago dute adingabeek aplikazioaz egiten duten erabilera gainbegiratzeko. Horretaz gainera, gurasoek erabilera-denbora mugatu dezakete. Instagramek, horrela, gurasoen kontrolerako funtzioak estreinatu ditu, gazteenek erabilera egokia egin dezaten.

Tresna horiek erabilgarri daude dagoeneko Australian, Kanadan, Ameriketako Estatu Batuetan, Irlandan, Zeelanda Berrian eta Erresuma Batuan, eta 2022ko martxotik aurrera, munduko gainerako herrialdeetan izango dira; aukera berri horien lehen bertsioak dira.

Aukeretako bat Instagramek erabiltzaileari proposatuko dion atsedenari buruzkoa da, aplikaziotik bertatik konfigura daitezkeen erabilera-denboraren patroien araberakoa.
Horrela, erabiltzaileak alerta bat jasoko du, etenaldi bat egiteko iradokizunarekin, egiteke dituen zereginen bat osatzeko, musika entzuteko edo arnasketa-ariketak egiteko.

Halaber, sare soziala egunero erabiltzeko marjina batzuk ezartzen dira, muga horiek gainditzen dituenean erabiltzailea ohartaraziz, bai eta Instagrametik datozen jakinarazpen guztiak isilpean edukitzeko aukera eskainiz ere.

insta_denbora

Beste aukera bat nerabeek Instagramen bidez partekatzen duten informazioaren kudeaketarekin dago lotuta, iraganean argitaratutako edukien gaineko kontrola hobetzeko eta nahi dituzten irudi, bideo, iruzkin eta bestelakoak ezabatzeko; hartara, aukera horren bidez, aztarna digitala ezabatzea sustatu nahi da.

Aukera horietako batzuek eragotzi egingo dute jarraitzen ari ez diren erabiltzaileek nerabeak aipatzea edo etiketatzea, baita jarraitzen ari ez diren erabiltzaileen mezu pribatuak jasotzea ere. Instagramek dagoeneko martxan duen neurri baten garapena da azken hori, helduek nerabeekin komunikatzeko aukerarik izan ez dezaten.

Azkenik, Instagram zorrotzagoa izango da nerabeei egiten zaizkien gomendioekin, hain zuzen, bilatzaileetatik, esploratzetik, traoletatik eta iradokitako kontuetatik datozen gomendioekin.

Horrekin batera, Instagramek iragarri du zenbait hezkuntza-tresna gehituko dituela, tutoreekin eta adituen aholkuekin, gurasoek beren seme-alaba nerabeekin sare sozialei buruzko elkarrizketa konstruktiboak izaten ditzaten.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu