Berrikuntza teknologikoak

24 hizkuntza menperatzen dituen eraztuna

Zer aurpegi gelditzen zaizu 24 hizkuntza hitz egiten dituen eraztun bat sortu dela esaten badizugu? Bai, bai. Bidaiatzea gustuko duten horientzat, baina hizkuntza oztopo denerako itzultzaile bat sortu da.

Inoiz baino eskuragarriago izanen duzun itzultzaileaz ari gara. Aldibereko itzulpena oinarri, hogeita lau hizkuntzatara egokitzeko gai da. Eraztuna atzamarrean jarri eta zerbait ulertzen ez duzunean, mikrofonoa aktibatu besterik ez da egin behar. Segundo batzuen buruan, bozgorailuak gure hizkuntzan emanen digu itzulpena.

Hori gutxi ez eta deiak erantzuteko, egutegia antolatu edo, besteak beste, agenda kudeatzeko laguntzaile birtual baten papera ere beteko du eraztunak. Horrekin batera, hainbat aplikaziorekin konektatu daiteke (Google Calendar, Siri, Uber edo Google Maps) eta ahots komandoen bitartez kontrolatzen ahalko dira.

Indiegogo web-orrian 139 dolarrengatik erosi daiteke eraztuna. Proiektuak finantziazio nahikoa lortzen baldin badu eta, hala, aurrera jarraitzea lortzen baldin badu, hurrengo urteko otsailean hasiko dira banaketa lanetan.

Iturria: ComputerHoy

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu