Euskara ingurune digitalean

“Node.jsren Praktika Onak” gida euskarara ekarri dute

Iragan martxoaren 21ean, Node.jsren Praktika Onak gida argitaratu zen euskaraz; Ane Diaz de Tuesta web programatzaileak eta haren aita Joxe Felix Diaz de Tuesta euskaltzaleak ekarri dute euskarara; Node.js programazio ingurune bat da, kode irekikoa, Interneteko aplikazio eskalagarriak sortzeko diseinatu zena, zerbitzariak batez ere.

Ane Diazen webgunean jasotzen denez, “Web garatzaile askok estimu handitan dute Node.jsren Praktika Onak gida, gai horren inguruan gidarik garrantzitsuenetako bat delako. Eremu horretan dagoen praktika onen bildumarik handiena da, eta handitzen ari da astetik astera. Une honetan 80tik gora praktika, estilo eskuliburu eta arkitektura aholku biltzen ditu. Praktika bakoitza kode adibideek, blogetako aipu hautatuek eta informazio osagarriek osatzen dute”.

Node.js kode irekikoa programazio ingurune bat da, Interneteko aplikazio eskalagarriak sortzeko erabiltzen dena, zerbitzariak batez ere. Bertako programak JavaScript-ez idatzita daude. Programazio ingurune hori oso ezaguna da web garatzaileen artean, eta gaur egun milaka webgune daude Node.jsrekin eginda, 175.398 baino gehiago. Mundu osoko zenbait enpresa ezagunek erabiltzen dute: Linkedin, Netflix, Uber, Trello, PayPal, Nasa, Ebay, Medium, Groupon, Walmart, Mozilla, GoDaddy, Yandex, Citybank eta Yahoo, besteak beste.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu