Euskararen Etxea

2018ko lehenengo taldeak Euskararen Etxean!

Eguzkibegi Ikastola

Urtea ikastetxe zein talde askoren bisitekin hasi da! Ikusiko duzuenez, aurten ere makina bat aukera eskeintzeko gogoekin hasi gara lanean.

Gauzak horrela, ikasturteko lehenengo aste honetan talde batzuk hurbildu zaizkigu bisitan: Eguzkibegi Ikastolatik DBH 3. mailako bi talde (Galdakao), Axular BHItik DBH 1. mailako lau talde (Santurtzi), Karmelo Ikastolatik DBH 1. mailako bi talde (Bilbo) eta bilboko Gurutze Gorriko Pausoka helduen taldea.

Eskolek bisita gidatua egiteaz gain, hain arrakasta handia daukan komiki digitalaren lehiaketan parte hartu dute! Izan ere, gogoratzen dizuegu bisitak egiterakoan tailer ezberdinak eskaintzen ditugula eta lehiaketan parte hartzeko aukera aurten ere izango duzuela!

Espero dugu aurten ere elkar ikustea edota talde berriak ezagutzea, zuek egiten duzuelako posible hau guztia!

Mila esker eta urte barri on azkenengoz!

Eguzkibegi Ikastola

Eguzkibegi Ikastola

Axular BHI

Axular BHI

Karmelo Ikastola

Karmelo Ikastola

Pausoka Gurutze Gorria

Pausoka Gurutze Gorria

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu